Julian Barnes idazle ingelesak 2006ko Kritikaren Saria jasoko dau gaur Bilbon

Bizkaie! 2006-05-30 02:00   sariak-autortzak
Luis Baraizarraren 'Nire umetako Meñaka' lanak Urrezko Luma Saria jasoko dau astelehenean

Bagilaren 1etik 11ra bitartean, Bilboko Arenalean eta Bidebarrieta Liburutegian izango dira Bilboko XXXVI. Liburu Azokako ekitaldiak.

Barikuan, bagilaren 2an, barriz, Julian Barnes idazle ingelesak 2006ko Kritikaren Saria jasoko dau gure herrian argitaratu dituan azken bi eleberriengaitik: ‘La mesa limón’ eta ‘El perfeccionista en la cocina’.

Era berean, Vicente Huiciren ‘Aproximaciones a la razón narrativa’ saiakeraren aurkezpena izango da eguerdiko 12:30etan.

Arratsaldez, Raymond Queneau-ren Estilo Ariketak lanaren euskerazko edizinoaren aurkezpena hartuko dau Bidebarrietako Liburutegiak.

Zapatuan, bagilaren 3an, Haur Kontaketen II. Lehiaketaren sari banaketea egingo da Bidebarrietako Liburutegian, 12:00etan. Arratsaldez, barriz, idazleak egongo dira saltokietan liburuak sinatzen; Juan Bas, Voracidad nobela barriagaz; Txema Soria eta Un crucigrama en la página de sucesos lana; Verónica Portell, Y sin embargo te entiendo liburuagaz; Jon Arretxe eta Griot lana; José Javier Abásolo, Antes de que todo se derrumbe lanagaz eta Karmele Jaio eta Amaren eskuak liburua.

Domekan, bagilaren 4an, liburuak sinatzen jarraituko dabe egileek eta txikitxuenentzako tailerrak be izango dira. Sinatzera hurreratuko dira, besteak beste, Toti Martínez de Lecea (Sorginak), Juan Luis Urrutia La sombra de Lauzuri lanagaz, Laura Mintegi Ecce Homogazn, Seve Calleja Desdichados monstruos lanagaz, José A. Lopategi eta Pirata lana eta Sandra García, Un bus en Alabama lanagaz.

Bagilaren 5eko ekitaldi nagusian, Urrezko Luma Saria jasoko dau Luis Baraiazarrak Nire umetako Meñaka lanagaitik.

Hortik aurrera, liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, Eleberri Beltzaren I Biltzarra, Euskal Idazleen IX. Topaketea zein berbaldiak izango dira protagonista. Ganera, Joan Mari Irigoienek Zazpikale Saria jasoko dau Komunista.com gazte eleberriagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu