Mikel Urdangarinen ‘Itsasora' Mendi Filmen estreinauko da
2025-12-04 11:17 Zinemea2025eko abenduaren 5ean, Euskalduna Bilbaon, 19:30ean.

Mikel Urdangarinen uniberso sortzaileak musikea gainditu eta zinema-hizkuntzan sartu da Itsasora lanagaz. Amura Produkzioak etxeak — artisteak berak sortutako ikus-entzunezko produktoreak — bultzatuta, euskera hutsean produzidutako film luze dokumental barri honek erabateko estreinaldia izango dau datorren barikuan, abenduaren 5ean, 19:30ean, Euskalduna Bilbaon, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia ospetsuaren barruan.
Itsasoa ez da eszenatoki, ispilu baino, horixe da Itsasora filmaren premisea. Erabateko egiletzea dauen obrea: gidoia, zuzendaritzea eta musikea Itsasora artistearen orain arteko proiekturik personalena eta diziplina anitzekoa da. Mikel Urdangarinek beregain hartu dau obrearen egiletza osoa: gidoia berea, zintea zuzendu du eta jatorrizko soinu-bandearen konposizinoan parte hartu dau.
Musikea, dokumentalerako propio sortua, ez da akonpainamendu hutsa, itsasoaren isiltasunagaz berba egin eta zeharkaldiaren eragile emozionala marketan dauen oinarrizko elementu narratiboa baino.
Idazketearen, zuzendaritzearen eta konposizinoaren agintea hartzean, Urdangarinek erabateko koherentzia artistikoa emoten deutso filmari, bere sentikortasun berezia plano eta nota bakotxean ezarriz.
Omenaldia Unai Basurkori
Filmak Aitzaki belaontzian sartzea proponiduten deutso ikusleari, Mikel Urdangarinek eta Unai Basurko nabegatzaileak alkarregaz egingo daben bidaian, izan be, Itsasora dokumentu-generotik harago doa eta euskal nabegazinoaren erreferente horren autorpen zintzoa da. Filmak Unairen balentria ozeanikoa azpimarratzen dau eta urrats bat harago doa nabgatzailearen ariman sakonduz, baina hori abiapuntua baino ez da, beragandik harago doan uniberso handiago bat ezagutzera gonbidatzen gaitu.
Itsas zabaleko alkarbizitzearen bidez, dokumentalak Basurkoren giza erretratua marrazten dau, ozeanoa bere etxe bihurtu dauenaren jakinduria eta bizi-filosofia azaleratuz. Obreak egungo gizartearen lehorreko paradigmak itsasoaren bestelako kodeaka kontrajarten ditu: Urak batzen gaitu; lurrak, barriz, banandu.
Atmosferea eta hausnarketea lehenesten dituan sensibilidadeagaz zuzenduta, Itsasora ez da nabgazinoari buruzko filma, baita giza arimearen esplorazino bat be. Mikel Urdangarin eta Unai Basurko protagonisten zeharkaldiaren bidez, Aitzaki belaontzian, dokumentalak gizarte modernoak bere bizilekuagazko dauen deskonexinoaz galdetzeko animetan dau ikuslea.
Narratiba dikotomia boteretsu baten ganean eregiten da: lehorreko bizitzea — prisak, egoak eta mugek markauta — itsasoko bizitzearen aurrean, errespetua, egokitzapena eta apaltasuna nagusitzen diran eta gainezka egiten deuskun natura baten aurrean.
Amura Produkzinoak
Amura ikus-entzunezko produkzino-etxea da, Mikel Urdangarinek eta Amaia Ocerinek sustatua. Jagondako edukiak, hurbilekoak eta nortasun kultural sendokoak sortzeko bokazinoagaz jaio zan, Itsasora lako narratibetarako bide legez erabilita.
Produkzino-etxeak bere lan-filosofia landu dau proiektu honetan: giza kontakizuna jagotea, irudiaren eta soinuaren bikaintasun teknikoaren alde egitea eta tokiko talentuagaz lan egitea istorio unibersalak kontetako.
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia
Jaialdiaren estreinaldia, mendiko eta abenturako zinemearen nazioarteko erreferentea, eszenatoki ezin hobea da ingurune naturalari balioa emoten deutson obra baterako. Ekatxen gordintasuna eta ilunabarretako urrezko baretasuna nabarmentzen dira filman.
Estreinaldirako sarrerak eskuragarri dagoz jaialdiaren webgune ofizialean eta Euskalduna Bilbaoko leihatiletan.
Lantaldea
- Zuzendaritza eta gidoia: Mikel Urdangarin.
- Produkzinoa: Amura Produkzinoak, Mikel Urdangarin eta Anaia Ocerin.
- Produkzino ejekutiboa: Aitor Arenas, Eneko D. Ugarte eta Amaia Ocerin.
- Argazki-zuzendaritzea: Gorka Gomez Andreu eta Mattin Saldias.
- Zuzeneko soinua: Alazne Ameztoi, Luis Baranda eta Xabi Urresti.
- Soinu-nahasketak: Martin Guridi.
- Musikea Mikel Urdangarin eta Koldo Uriarte.
- Muntaia: Aitor Lopez de Aberasturi.
- Zuzendari laguntzailea: Telmo Esnal.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
