David Helfgott pianistea Bilbon
2006-05-30 02:00 MusikeaDavid Helfgott pianista ezagunak Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dau kontzertua gaur, 20:00etan.
David Helfgott pianista ezagunak Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dau kontzertua gaur, 20:00etan. Helfgott australiarra orain dala 10 urte egin zan ezagun, Scott Hicks zinemagilearen Shine izeneko filmagaz. Bertan, musikariaren bizimodu gatxa kontetan da, jenialtasunaren eta gaixotasunaren artean bizi dan gizonaren nondik-norakoak.
Jenialtasunaren eta gaixotasunaren artean
David Helfgott Melbournen (Australia) jaio zan, 1947an. Bost urte eukazanean aitagaz batera hasi zan pianoa joten. 19 urtegaz Londreseko Musika Akademian ikasteko bekea lortu eban. 1970ean, azterketa batean egoala, kolapso psikiko bat izan eban. Ostean, hamar urtez ospital psikiatrikoetan egon zan eta 1984an, gatxaren arrasto nabarmenak euki arren, pianoa jentaurrean joten hasi zan barriro. Gilliam Helfgot emazteagaz etorri da Bilbora.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!