Berri Txarrak-ek Dublinen amaituko dau nazinoarteko birea Rise Against taldeagaz batera
2007-04-23 02:00 MusikeaBerri Txarrak taldeak Dublinen emongo deutso amaierea nazinoarteko bira luzeari, maiatzaren lehenean, Rise Against talde estadubatuarragaz batera. Emonaldi berezi hau Irlandako uriburuko Temple Bar Music Center-en izango da.
Kate Rusby musikari ingelesak Bilboko Euskalduna Jauregian joko dau hilaren 29an
2007-04-23 02:00 MusikeaKate Rusby musikari ingelesak ‘The Girl Who Couldn't Fly’ bere seigarren diskoa aurkeztuko dau apirilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko dauen kontzertuan. Emonaldia iluntzeko 20:30etan hasiko da eta ‘Musiketan’ zikloaren barruan dago.
Oihane Perearentzat Arabako txapela
2007-04-23 02:00 BertsolaritzeaUrte askotan bigarren geratu ondoren (2002an, 2004an, 2005ean eta 2006an), Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) izan zan onena eta berak irabazi eban Arabako txapela.
Musikearen Egunean parte hartzeko deia egin dau Bilboko Udalak
2007-04-20 02:00 MusikeaInterprete profesionalei zein zaletuei egindako deialdi honen helburua 1992an ospatzen hasi zan europar jai honetan herritarren parte-hartzea ahalik eta gehien sustatzea da.
‘Goizean eta Arratsean’, Eusebio Erkiagaren altxorra
2007-04-20 02:00 KultureaLabayru Ikastegiak Eusebio Erkiagaren Goizean eta Arratsean. Eskubete neurtitz I-II argitaratu dau. Mila orritan idazle horren poesiazko idatziak batu ditu Igone Etxebarriak. Lan honegaz osotu egiten da Erkiagaren literatur emoitzea.
Antton Irusta: ‘umeei entzuten irakastea nahitaezkoa da irakurzaletasuna bultzatzeko’
2007-04-20 02:00 Barriketan‘Munduari itzulia 18 ipuinetan’ lanaren idazlea
Hizkuntz eskubideak Euskal Herri osoan eta administrazino guztiek urratzen dituela dino Behatokiak
2007-04-20 02:00 Euskerea berbagaiHizkuntz Eskubideen Behatokiaren urteko txostena herritarrek euskerearen telefonoan helarazotako keja eta txalotzeen bidez egindako azterketea da. 2006an, 1.099 espediente sortu ziran, eta horreetatik 973 eskubide urraketen barri emon daben herritarren kexak izan dira.
Edoskitze naturala (I)
2007-04-20 02:00 Jan edanakUgaztun-espezie guztiek esne berezia eta primerakoa produziduten dabe euren kumeak hazteko. Arrazoi asko dagoz edoskitze naturala beste edozein elikabide baino hobea dala esateko.
Berrizko dendetan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpaina bat abiarazo dabe
2007-04-19 02:00 Euskerea berbagaiBerrizko Udaleko Euskara Sailak ‘Udabarri freskoa, euskera freskoa’ izeneko kanpainea jarri dau martxan herriko merkataritza sektorean, bertako dendenetan euskerearen erabilerea bultzatzeko helburuagaz.
EIZIEk gaztelaniarako literatur itzulpenaren ganeko lantegia antolatu dau
2007-04-19 02:00 jardunaldiakIkastaroa maiatzaren 11 eta 12an izango da Gasteizen. Bego Montoriok narratibearen itzulpenaz jardungo dau eta Gerardo Markuletak, barriz, poesiaren itzulpenaz. Manu Lopezek egingo ditu koordinazino lanak.
BTEK, teknologia ezagutzeko EAEko lehen zentroa
2007-04-19 02:00‘Bizi teknologia’
Teknologia ezagutzeko zentro alkarreragilea izango danak, kultura teknologikoa eta barritzailea sustatzea izango dau helburu, baita gazteen artean barrikuntzearen aldeko kulturea eta barrikuntzarako bokazinoa eta izaera ekintzailea bultzatzea be.
Idi Bihotzen CD eta DVDa kalean
2007-04-19 02:00 MusikeaHamar urte diskoa preparetan emon ostean, seigarren zuzenekoa atara dau Idi Bihotz talde bilbotarrak. Taldekideen esanetan, ‘bide bat zarratu eta beste bati ekiteko ordua heldu da’.
‘Markak, Gernika 1937’, Atxaga eta bonbardaketea
2007-04-18 02:00 KultureaGernikako bonbardaketearen 70. urteurrena betetear dagoanean (apirilaren 26an), euskal idazleak jazoerearen ganeko liburutxua aurkeztu dau, orain arte argitaratu bako agiri bategaz batera.
Atlas de geografía humana
2007-04-18 02:00 Zinema kritikakFilm honetako lau protagonistak alkarren osogarriak dira, bide desbardinak erabilita be, guztiek maitasunagaz eta bikote hartu-emonakaz zerikusia dauen bizimodu aldaketa bati egin behar deutselako aurre.
Bilbok ez dau gainditu hizkuntza-politikearen neurketea
2007-04-18 02:00 Euskerea berbagaiKontseiluak Herriko Etxeen hizkuntza-politikearen neurketea egin dau Euskal Herriko 66 udalerritan. Bilbok 0-10 tarteko neurketa honetan 2,1 puntu besterik ez dau lortu.
Barandiaranen euskal folklorearen ganeko boletinak berrargitaratu ditue
2007-04-18 02:00 KultureaLabayru Ikastegiko Etnografia Arloaren laguntzinoagaz, José Miguel de Barandiaran Fundazinoak Eusko-Folklore. Materiales y Cuestionarios (1921-1941; 1947-1975) argitalpenaren liburuki biren berrargitalpen faksimilea aurkeztu dau.
Durangaldeko Musika Taldeen Elkarteak webgunea sortu dau
2007-04-18 02:00 http://dmte.orgAlkarteko taldeen kontzertuen agendea, kaleratzen diran diskoen kritikak, barriak, alkarteak egiten dituan lanak edota bideoak izango dira ikusgai, besteak beste, http://dmte.org webgunean.
Mari Jose Urruzolak jaso dau Bardintasunerako Emakunde Saria
2007-04-18 02:00Hezkuntzearen alorrean, Mari Jose Urruzolak programa desbardinak bultzatu ditu eta hainbat profesional hezi ditu, Emilia Pardo Bazan hezkidetza kolektiboa sortuz, adibidez. Hezkidetzeak gure artean erreferentzi argi bat baldin badauka, Mari Jose Urruzolarena da, Emakundeko iturriek nabarmendu dabenez.
Getxo eta Angeluko 270 kirolari batuko dira Getxon, bi herrien arteko anaitasun jardunaldiaren barruan
2007-04-18 02:00Getxo eta Angeluko 270 kirolari inguruk hartuko dau parte datorren zapatuan, apirilak 21, Getxon bi herrien arteko anaitasun jardunaldiaren barruan antolatutako kirol lehiaketetan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...