Jazz eta soul doinuek Brasilgoagaz bat egingo dabe 'Bilbao Distrito Jazz programan

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Musikea
Programea: - Martia: 17an: Ramón Díaz Quintet (Deustuko Udaltegia, 20:00). 24an: Ignasi González Quartet (Barrainkuako Udaltegia, 20:00). 31n: Violeta Curry (Begoñako Udaltegia, 20:00). - Apirila: 7an: The Papis (Ametzolako Geltokia, Errekalde, 20:00). 21ean: Saravah! (Deustuko Udaltegia, 20:00). 28an: Ben Besiakov/Ole Jacob Hystad Group (San Frantziskoko Udaltegia, 20:00). 29an: Kontzertu Didaktikoa (Begoñako Udaltegia, 12:00). Bizkaie!

Kanten ehiztariak

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Musikea
Diskoa pasa dan udan grabau arren, masterizazinoa aurten egin dabe, urtarrilean. Oihuka disketxeko Ritxi Aizpuru pozik dago taldearen erantzunagaz: ‘eurak ezetz esan arren, nire ustez exijentzia mailea oso altu daukie jarrita. Sarritan baztertzen dabez kantak mailea emoten ez dabelako eta hori ez da erraza’. Melodiari eta ahotsei garrantzi berezia emoten deutso Ehiztarik, gitarrak ahaztu barik. Halanda be, ‘diskoan garbiagoak emoten dogu, finagoak; zuzenekoetan, gogorragoak gara, bortitzagoak’, uste dau Asier Martinez bateriak. Berbei jagokenez, danetariko gaiak jorratzen dabez, ‘batez be sentimentuek ...

‘Hitzak batzen gaitu’, Ibilaldia´06 Elorrion

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Liburua Euskerearen erabilerea, hezkuntza barritzailea, aniztasuna, parte-hartzea, herri ekimena... Horreek kontzeptu guztiak batzen dabezan hainbat ipuin eta istorio argitaratu ditu Txintxirri ikastolak ‘Hitzak batzen gaitu’ liburutxuan. Unai Elorriaga, Julen Gabiria, Gotzon Hermosilla, Miren Agur Meabe, Manu Etxebarria, Gontzal Mendibil, Igor Estankona, Leire Bilbao, Arrate Egaña eta Jon Arretxe izan dira idazleak. Elea argitaletxearen eskutik dator liburua. ‘Liburuan berbak eta asmoak alkartzen dira, Bizkaiko ikastolen proiektuari hauspoa emon guran’. Horixe da liburuaren kontra-azalean dagoan lehenengo esaldia eta, azken batean, egitasmoa laburbiltzen ...

Gazteak eta boteiloiak

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   txutxu-mutxuan
Halanda ze, datorren martiaren 31n makroboteiloiarako deialdia eginda dago; horren haritik, Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak, adierazo dau, azkenean topaketa hau aurrera eroaten bada, 'neurriak hartu behar izango dirala'. 'Hogei mila badatoz, ez dogu zalditeria atarako, baina ez gara bape pozik egongo eta zer edo zer egin behar izango da'. Ikusi beharko. Begiluzea

'Berdel Astea' Mutrikun, martiaren 22tik aurrera

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Azken buruan, apirilaren 1ean 'Berdel Egunaren' XI. edizinoa izango da. Eguneko ekitaldien artean, goizeko 10:30etan hasiko da Mutrikuko Kalatxori Bela Elkarteak antolaturiko II. Belauntzien arteko Txapelketea. 13:00etan, Zabiel Plazan, herriko abesbatzek kontzertu bat eskainiko dabe. Edozelan be, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Mutrikuko portuan egingo dan Berdel Pintxo Dastaketa herrikoia izango da eguneko protagonista nagusia. Bizkaie!

Unai Aranzadi (I): Gerra kazetaritzea

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Bidaide
Gatazkak dagozan herrialdeetan ikusitakoak ikusita, zelako sentsazinoagaz zatoz etxera? Arraroa da. Kanpoan nagoanean, bizimodua erabat aldatzen jat eta etxera natorrenean, barriz, errudun sentiduten naz ezagutzen ez dodazan personen miseriak erakusteagaitik eta, azken batean, kazetariok horretaz biziteagaitik. Baina astebete eskas behar dot mendebaldeko erosotasun girora ohitzeko eta betiko dinamikan sartzeko. Horrek ez dau esan gura, logikoa dan legez, gatazketan bizitakoak eragina ez daukanik, baina egia da gure dinamikeak goiz bat baino ez dauela behar sentsibilizazinoa ahaztuarazoteko. Hogeta hamar urtegaz planetako hainbat ...

1600. urteko pintura espainiarraren mestizajea, Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Erakusketa hiru esparrutan dago bananduta. Lehenengoan, 1600. urtearen inguruko Sevillako pintura ederto erakusten daben obra manieristak erakutsiko dira. Bigarren atalean, Caravaggio eta haren jarraitzaileen (Oracio Borgianni, Bartolomeo Cavarozzi, Artemisia Gentileschi) obrak edo kopiak Sevillara zelan heldu ziran erakusten da. Horrek eragin handia euki eban Sevillako margolarien artean, eta, esate baterako, Velázquezek, bere gaztaroko konposizino batzuetan, tenebrismoaren eragina eta Sevillako aspaldiko beste elementu batzuk buztartu zituan. Hirugarren eta azken esparruak 1600. urtearen inguruan jaiotako maisu sevillarren lana jasoten dau. Horreen artean ...

Ezker abertzalea presinopean. Bake prozesua arriskuan?

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   eretxia
Iñaki Atxutegi

Gogoratu nitaz

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   sarean
Ideia hau Sarera zabaldu da, ‘Stop AIDS Now!’ (HIESA gelditu orain) erakundearen eskutik. Honeek ‘Remenber me when I’m gone’ proiektua plazaratu dabe eta lan honek alde bi beteten ditu: batetik, umeari aita edo amaren heriotzearen ondorioz sortu jakon hutsunea zelan edo holan betetea eta, bestetik, hur dagoan heriotzearen aurrean familiako hartu-emonak estututea. HIESA dala eta, heriotzako ordua ‘aurreratu’ egiten da. Agian, Natureari itxi ezkero, bizitza luzeagoa izango leuke persona horrek baina HIESAz jota dagoanaren bizia laburtu egiten da. Bitartean ...

CeBIT 2006: Hannover-eko azoka teknologiko nagusia

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Payatarrak, a ze parea

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Bertsolaritzea
Azaleko edo azal aldaketako kontuon ostean, Deustuko Jaietarako bidean jarri genduzan bertsolariak, Deustuko zubi zabaldu barrian eskegita, eta puntukako saio bizi bategaz emon eutsien amaierea saioari, ordu biak emoteko zirala. Gero bai, batzuk Deustura bidean joan ziran, jai girora, eta beste batzuk erretiradea hartu genduan eguneko azken garaipen modura. Hori bai, afari goxo eta bertso saio sakona baino umoretsuagoa gozau ostean. Abante Kulturgunea hurrengo saioak preparetan dabil. Apirilean bertso-poteo barria izango da Zazpikaleetan, eta Maiatzaren 26rako saio berezia dauka iragarrita ...

The three burials of Melquiades Estrada

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Zinemea
Western ilun honetan Tommy Lee Jones zuzendariak maitasunez begiratzen deutse Iparramerikako gizartearen ustezko oparotasunaren bila doazen ez-legezko inmigranteei, persona honeen baloreen kontrapuntu modura, Texaseko herritar batzuen hedonismoa, intolerantzia eta bakartasunean oinarrituriko indarkeria iminiz. Tommy Lee Jones Gillermo Arriaga gidoilari ezagunaren testu batean oinarritu da, adiskidetasunaren inguruko istorio interesgarria kontetako. Gidoia atontzeko erabilitako modua ezin da beste gidoilari baten testuen ezaugarriakaz nahastau: flash back ugari eta bizimodu monotonoak eta bakartiak jasoten dabezan eszenen txandaketa mordoa. Puzzlearen egiturea gorabehera, narrazinoari ezelako arazo ...

Tristán & Isolda

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Zinemea
Erromatarren inperioa desegin eta gero, Britainia hainbat eremutan bananduta dago, irlandarren menpe. Britainiako buruzagietariko batek, Lord Marke, irla osoko tribuak batu gura dauz, nazino sendoa osotzeko eta ugartearen burujabetasuna bermatzeko. Agintepean daukan zaldunik garrantzitsuena Tristan da; Markek txiker-txikerretatik hazi dau, irlandarren eraso baten ondorioz umezurtz geratu eta gero. Tristanen laguntzinoagaz, Markek irlandarrei irabazi eta Britainia osoaren kontrola eskuratuko dauela pentsetan dau. Horixe da film honen abiapuntua; barria izan ez eta hainbat biderrez ikusi dogun arren, gauza txukun bat atontzeko oinarri ...

Igaz, 2.460 liburu argitaratu ziran euskeraz EAEn

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Kulturea
Bizkaie!

Upelako berbalagunak

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   Euskerea berbagai
Ekintza horreen adibide, Bizkaiko berbalagun batzuek (Urtuella, Getxo, Muskiz, Bilbo eta inguruetakoak) osteratxo bat egin eben Gipuzkoara joan dan zapatuan (martiak 18). Goizean goiz Bilbon batu eta Zumaiara joan ziran. Bertan kostaldeko herriaren paraje ederra ezagutzeko aukerea izan eben (bai oinez, bai txalupan, bai erakusketa batean) eta ondoren Asteasuko Sarasola sagardotegira joan ziran. Sagardotegian giro ederra sortu zan kupelen inguruan, bertsolariak eroan ebezelako okasinorako. Euskaldunen meketako ohiturak zaharrak bizi ebezan lehenengo personan, sagardotegira bertaratutako zaragozar, ekuadortar eta euskaldunen artean. Esan ...