Labayru Ikastegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2006-10-26 02:00 Euskerea berbagaiHitzarmen horrek, Euskaltzaindiaren eta Labayru Ikastegiaren arteko loturak sendotzea dau helburu, beti be euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko asmoz
R. M. Azkue ikastolea legeztau zaneko 40. urteurrena
2006-10-26 02:00 Euskerea berbagai2006ko urrian bete dira 40 urte gaur eguneko Lauro Ikastolea (lehen R. M. Azkue Ikastolea) legeztau zanetik. Izan be, 1966. urtean, Madrilek, Lehen Hezkuntzea euskeraz irakasteko legezko baimen ofiziala emon eutson Azkue ikastoleari.
Udagoieneko kultur osteratxua
2006-10-26 02:00Kulturearen bidez euskerearen erabilerea sustatzeko helburuari indarrez eutsi deutso aurten be Topaguneak eta zazpigarrenez antolatu dau Udagoieneko Ostera kultur egitarau zabala. Benito Lertxundik zabalduko dau egitaraua Barakaldon urriaren 29an eta abenduaren 3an Hortzmuga taldeak zarratuko dau Igorren.
Donostialdeko proiektuak dira nagusi XVII. Toribio Echevarria Sarietan
2006-10-26 02:00Aurkeztutako 19 proiektuetatik 17 gipuzkoarrak dira, honeetako gehienak Donostialdean kokatutako enpresa edo promotoreenak, nahiz eta proiektu bizkaitarrak be egon (proiektu bi).
Gipuzkoako Ikastolen Elkartearentzat President's Award saria
2006-10-26 02:00 Euskaldunak munduanTeknologia barriak erabiliz ingelesa irakasteko ikasmaterial onenarengaitik saria jasoko dau Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak, Londreseko English-Speaking Union (ESU) Erresuma Batuko Ingeles Hiztunen Batasuna Fundazinoaren President's Award saria, hain zuzen be.
Gerra zibileko bide bazterretako istorioak
2006-10-26 02:00 MusikeaNon dira 36ko gerra zibilak eroandakoak? Bide Ertzean taldeko Ubeda anaien aitita eta birraitita dira sasoi harEtan fusilautakoetariko bi eta, eurei omenalditxua egin guran, ‘Non dira’ izenburupean plazaratu dabe laugarren diskoa Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik.
Internet bidez hitzordua eska daiteke Osakidetzan
2006-10-26 02:00Eguneko 24 orduetan eskatu ahal izango da kontsultarako ordua. Horretarako, Osakidetzaren Interneteko atarian, Osanet orrialdean sartzea besterik ez dago.
Euskadiko ekintzaileen potentzialaren inguruko bigarren txostena
2006-10-25 02:00Eusko Ikaskuntzak, Deustuko Unibersidadeak eta Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) ‘Global Entrepreneurship Monitor. Comunidad Autónoma del País Vasco. Informe ejecutivo del 2005’ izeneko ikerketa-proiektua aurkeztuko dabe Bilbon, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultadean. Proiektuaren helburua Euskadiko ekintzaileen jarduera konkretua ezagutzea da.
XIII. CAF-Elhuyar sarietara lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da
2006-10-25 02:00Aurtengo edizinoan hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatuko dira. Euskerearen eta zientziaren arloko hainbat adituk osotuko dabe epaimahaia eta 2007ko martian egingo dan sari-banaketan emongo da irabazleen barri.
Unai Basurko Getxora heldu da goizaldean
2006-10-25 02:00 Euskaldunak munduanMunduari bira emoten hasi eta hirugarren egunean etxean bueltan dogu portugaletearra benetako urakanak ‘Pakea’ ontziko genova eta trinkete belak apurtuta eta masta be kaltetuta. Edozelan be, kalteak ez ei dira hain larriak eta 48 orduko tartean barriro itsasoratzeko prest egon daiteke.
The Devil wears Prada
2006-10-25 02:00 Zinema kritikakIzenburu deigarri baten azpian gordeta, pelikula hau azkenaldion gure zinema aretoak beteten dabezan komedia eskas eta ziztrinetariko bat besterik ez da.
‘Picasso 1937, Historia del Guernica’ antzezlana aurkeztu dau Maskaradak
2006-10-25 02:00 KultureaEspainian Gerra Zibilak inguruak txikitzen ebazan bitartean, Errepublikako hainbat intelektual genozidio horren aurrean munduak eukan jarrera pasiboa salatzeko batzen ziran Parisen. Picasso margolariari horren ganeko obra erraldoi bat egiteko agindua emon eutsen. Orduan hasi zan formea hartzen 'Guernica' artelana eta orain antzerki-obrea aurkeztu dau Maskarada taldeak.
Nazinoarteko 26 konpainia eta 50 emonalditik gora, BAD antzerki eta dantza garaikidearen jaialdian
2006-10-25 02:00Urriaren 27tik zemendiaren 5era bitartean, Frantzia, Portugal, Irlanda eta Brasilgo konpainiak Madril, Katalunia eta Valentziatik etorritakoei eta Euskal Herriko taldeen ordezkaritza zabal bati batuko jakez.
Frutu sikuak, gaztainak
2006-10-25 02:00 Jan edanakUdagoienean gagoz, frutu sikuen sasoia. Gozoak eta energetikoak dira, gantz asko daukie eta, beraz, kirola egiteko, mendira joateko... eroaten doguz. Almendra, hurretx, kakahuete, intxaur, gaztaina eta gure baso eta mendietan udagoien honetan jasoko diran frutu gehienak beharrezkoak dira eguneroko elikaduran.
Hemen da, bederatzigarrenez, Euskal Herria Sona Jaialdia
2006-10-25 02:00 Euskaldunak munduanBartzelonako Euskal Etxearen ekimenez, urtero moduan Euskal Herriko musika zein kulturearen erdigune izango da Bartzelona zemendiaren 3an hasi eta abenduaren 1era bitartean.
Gospel doinuak Euskaldunan
2006-10-24 02:00 Musikea‘New Orleans Gospel Choir’ abesbatzak musika ikuskizuna eskainiko dau zemendiaren 3an Bilboko Bilboko Euskalduna Jauregian, 2005ean Ameriketako Estadu Batuetako (AEB) Louisiana estaduaren zati handia txikitu eban 'Katrina' eta 'Rita' hurakanek eragindako sarraskiak itxitako ondorioei aurre egiteko.
Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketak martxan dagoz
2006-10-24 02:00 BarriakNontzeberri webguneak ‘Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa’ eta ‘Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa’ antolatu ditu Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2007) laguntzinoagaz. Biak martxan dagoz honezkero. Lehiaketak on-line izango dira eta lanik onenak datorren urteko FANT jaialdian egongo dira ikusgai.
Getxoko Aste Korala urriaren 25etik 28ra
2006-10-24 02:00 MusikeaGetxoko XXVI. Aste Korala bihar, urriak 25, hasiko da, Irutasun abesbatza getxoztarraren eskutik. Aurten, gainera, Kubako, Errusiako eta Bulgariako taldeek parte hartuko dabe Algortako Getxo Antzokian izango diran emonaldietan.
Seme-alabei gurasoak zelan zaindu erakusteko eskolea Lekeition
2006-10-24 02:00Gurasoen etorkizunaren ganean seme-alabei prestakuntza emotea da Lekeitioko Udalak eta Bizitzen Fundazinoak eguenean martxan jarriko daben ‘Seme-alabentzako Eskolea’ izeneko ekimen aitzindariaren helburua.
Bartra finalaurrekoetan
2006-10-23 02:00 BertsolaritzeaArrigorriagako Lonbo aretoa bertsolariz eta bertsozalez bete da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa saioa ikusteko eta entzuteko. Taula ganean zortzi bertsolari gazte alkartu dira eta gazteenetarikoak lortu dau zuzenean finalaurrekoetarako txartela. Bartra santutxuarrak 396,5 puntu lortu ditu. Atzetik, Jabier Olibares, Urtzi Urrutikoetxea, Ion Barrocal, Jon Unanue eta Olatz Ibarluzea sailkatu dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...