'Larrialdietarako irteera', Txuma Murugarrenen igesbidea

Bizkaie! 2006-11-30 01:00   Kulturea

Berriako zutabeetan idatzitakoen aukeraketa bat eta argitaratu bako testuak batu ditu egileak eta istorio txikiak, solteak, bata bestaren artean kateatu bakoak izan arren, 'danen ezaugarria da emozinoa, sentimentua'.

¿Por qué se frotan las patitas?

Joseba Terreros 2006-11-29 01:00   Zinema kritikak

Al otro lado de la cama filmen itxurako beste bat egin gura izan dabe, baina komedia hau aurreko bi horreek baino makalagoa da.

Standard talde getxoztarrak ‘Ojo Critico’ saria jaso dau

Gotzon Uribe 2006-11-29 01:00   Musikea

Radio Nacional de Españak ‘Ojo crítico’ saria Getxoko Standard taldeari emon deutso zuzeneko proposamenagaitik eta jantza erritmoei jagokonez eskaintzen daben ikuspuntu barriagaitik.

'H gabe', Sustrai Colina idazle

Bizkaie! 2006-11-29 01:00   Kulturea

'Asko gozau dot idazten, presino barik, isiltasunean sortzea plazer handia izan da eta, horrezaz ganera, liburua idazteko gaztarora begira jarri naz eta niretzat nahikoa bukolikoa izan zan sasoi horretako pasadizuak arakatzea esperientzia ederra izan da'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berangoko Txirrindulari Alkarteak Bizkaiko kirol eskola onenaren saria jasoko dau

Bizkaie! 2006-11-29 01:00

Alkarte honek txikienen artean kirola sustatzeko egiten dauen lana goraipatu dau Federazinoak, bai eta Berangon txirrindularitza lehiaketak antolatzen egiten dauen beharra be.

Gitarra elektrikoa joten ikasteko DVDa

Bizkaie! 2006-11-29 01:00   Musikea

Jose Mari Agirretxea, KEU musikaria da lan honen arduraduna eta gitarrea joten era errazean ikasteko aukerea eskaintzen dau. Etsaiak, Fjord eta UEK musika proiektuetan ibilitako gitarra jotzaile ondarrutarrak zuzendutako gidoian oinarritzen da lana eta Arrasateko Arteman enpreseak egin dau proiektuaren grabazinoa, produkzinoa eta koordinazinoa.

‘San Quirico’ Karidadeko Bentaren hirugarren diskoa

Bizkaie! 2006-11-29 01:00   Musikea

Taldearentzat hirugarrena dan diskora hamaika kantu barri eta munduko musika desbardinak batu ditue, besteak beste, Balkanetako, Italiako eta Arabiako musikak.

AEK-k ‘Aizu!’ aldizkariaren 25. urteurrena ospatuko dau abenduan

Bizkaie! 2006-11-28 01:00

Urteurrena dala-eta, ‘Aizu!’-k ale berezi bat kaleratuko dau. Gainera, jai bat ospatuko da Bilboko Kalderapeko kulturgunean.

'Edadeak ez zaitu Hiesetik babesten. Preserbatiboak bai'

z 2006-11-28 01:00

Osakidetzaren kanpainea HIESaren kontrako nazinoarteko egunagaz bat dator, izan be, abenduaren 1ean ospatuko da gaixotasun honen kontrako eguna eta aurten 25 urte beteten dira HIESaren lehen kasuak agertu ziranetik.

Zinebiko euskal filmak ikusgai EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2006-11-28 01:00

Bilboko Film Labur eta Dokumental Jaialdian (Zinebi) ikusgai izango diran euskal filmak ikusteko modua egongo da bihar, zemendiak 29, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioako campusean, ‘Eguazten kulturalak’ egitasmoaren barruan. Emonaldiak Areto nagusian izango dira, doban eta publiko guztiari zabalik.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokeak Haur Literatur Aretoa izango dau aurten be

z 2006-11-28 01:00   Kulturea

Ume eta gaztetxuentzako gune baten beharra ikusirik, Haur Literatur Aretoagaz, batez be, 2 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxuak euskerazko literaturara hurreratzea lortu nahiko leukie Durangoko Azokearen arduradunek, eurentzako aproposa dan txoko bat sortuz.

Goztgi.kom, trikitia aro barrietara moldatzen

Saioa Torre Gereketa 2006-11-28 01:00   Musikea

Sei urtez diskorik atara barik egon ostean, Gozategi anai-arrebak eta gainontzeko taldekideak lan barriagaz jatorkuz: Goztgi.kom. ‘Sei urte honeetan gauza asko pasau dira, pentsau, azken diskoa pezetetan saldu genduan’, dino umoretsu Asier Gozategik. Hori da, hain zuzen be, disko honen eta, oro har, taldearen ezaugarri nagusia: umorea eta ironia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bildur naz

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2006-11-28 01:00   Bidaide

Askotan egon izan naz hemen baina Hong Kong-era heltzen nazanean beti sentiduten naz larri, itota legez, eta sentimentu hori luzaroan daroat nigaz. Oraingoan, sentsazino hori sakonagoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

R. M. Azkue Literatur Sariak abian

Bizkaie! 2006-11-28 01:00   sariak-autortzak

Gaur, zemendiak 28, Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien edizino barriaren oinarriak aurkeztu dira, 2006koak. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dabezan sariok idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortuak dira.

Unesco Etxeak 212.000 euro jasoko ditu datozen hiru urteetan euskereari buruzko jarrerak ikertzeko

Bizkaie! 2006-11-28 01:00   Euskerea berbagai

Unesco Etxeak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako garatuko dauen ikerketearen helburua bikotxa da: euskereari buruzko aurreretxi eta jarreren diagnosia egitea, eta orain arte euskerara hurreratu ez diran giza-taldeen euskereagazko jarrerak modu zehatzagoan arakatzea.

Mainontzi mahai jokoa

Bizkaie! 2006-11-28 01:00   Bertsolaritzea

Zelan deitzen jako maina asko egiten dauenari?
Zein da seiko motzeko doinurik ezagunena?
Zein izen dau bertsolaritzearen mahai jokoak?

Mainontzi, galdera guztien erantzuna!

Herri-administrazinoetako euskerearen erabilera-planak aztergai Bilbon

Bizkaie! 2006-11-28 01:00   Euskerea berbagai

Helburua, alde batetik, orain arte zer egin dan eta zelan egin dan aztertzea da, eta bestetik, aurrerantzean zer egin behar dan azaldu eta horretarako behar diran baliabideen inguruko gogoetea egitea.

Xarles Videgain eta Andoni Sagarna proposatu ditue euskaltzain oso izateko

Bizkaie! 2006-11-27 01:00   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren barriztatze prozesua aurrera doa. Garagarrilean sei euskaltzain oso emeritu izatera pasetearen ondorioz, bi urteren buruan -2006an eta 2007an- sei euskaltzain oso barri izentauko dira.

Europar Batasuneko hizkuntza aniztasuna eta euskerearen hizkuntza politikak aztertu ditu Euskaltzaindiak

z 2006-11-27 01:00   Euskerea berbagai

Jardunaldiotan, batetik, Europar Batasunean dagoan hizkuntza-aniztasunaren deskribapena egin da; bestetik, aurreko testuingurua kontuan hartuz, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan zein Euskal Herri kontinentalean indarrean diran hizkuntza politikak aztertu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iratxe Ibarra bikain

Bizkaie! 2006-11-27 01:00   Bertsolaritzea

Iratxe Ibarraren saioa ederra izan zan eta abenduaren 16an, Bilboko Euskalduna Jauregian jokatuko dan finalerako txartela lortu eban bigarren sailkatutako Onintza Enbeitari lau puntu eta erdiko aldea atara ostean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)