EHUko irakasle baten artikulua ‘Nature Nanotechnology’ aldizkarian

Bizkaie! 2007-10-05 10:35

‘Nature Nanotechnology’ zientzia-aldizkariak ‘Self-assembly works for superlattices’ artikulua argitaratu dau aste honetako ‘News and Views’ atalean. Artikulu horren egileak EHUko katedraduna dan Enrique Ortega eta EHUko irakasle ohia eta orain Madrilen CSICeko ikertzailea dan Javier García de Abajo izan dira.

Nanoteknologiaren alorrean garrantzitsuena dan ‘Nature Nanotechnology’ zientzia-aldizkariak ‘Self-assembly works for superlattices’ artikulua argitaratu dau aste honetako ‘News and Views’ atalean. Artikulu horren egileak EHUko katedraduna dan Enrique Ortega eta EHUko irakasle ohia eta orain Madrilen CSICeko ikertzailea dan Javier García de Abajo izan dira.

EHUko iturrien arabera, ‘News and Views’ ataleko artikuluak bereziak dira, izan be, aldizkariaren argitaratzaileak zientzialari entzutetsuak gonbidatzen ditu beste zientzialarien aurkikuntza barriak sakontasunez azaltzeko. Konbita horreek aurkikuntza egin dan alorrean aitzindariak diran zientzialariei luzatzen jake. Ortega eta García de Abajo ikertzaileek iruzkindu daben aurkikuntzea Nancyko (Frantzia) ikertzaile talde batek egin dau.

‘Nature Nanotechnology’ aldizkariak nanoteknologiaren alorrean mundu osotik jasoten dituan ehunka artikuluetatik, hilean zortzi zientzia-lan original baino ez ditu argitaratzen, jagoken ‘News and Views’ atalagaz batera.

Enrique Ortega (Donostia, 1963) Madrilgo Unibersidade Autonomoko Fisika doktorea eta EHUko Fisika Aplikatuko katedraduna da, eta EHUko hainbat eta hainbat proiekturen buru izan da. 80 artikulu baino gehiago argitaratu ditu nazinoarteko aldizkarietan, horreetatik nabarmenenak, egun Ortega zuzendari dauen Donostiako EHUko Nanofisika laborategian eginak.

Ortega irakaslearen lanak Nanoegituren Fisika Esperimentalean jarri dau arreta. Bere lanaren eraginari jagokonez, 2.200 aitamen baino gehiago ditu ‘Science Citation Index’ dalakoan; katalogo horrek zenbatu egiten dau zientzia-aldizkari profesional batek argitaraturiko artikulu bat zenbatetan aitatzen dan institutu horrek aukeratutako kalidadezko argitalpen-multzo batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu