Hasi dira Galeako Gotorlekurako bisita gidatuak
2007-10-05 15:49Getxoko Galeako Gotorlekura bisita gidatu eta antzeztuak hasi dira gaur barikua, Ondarearen Europako Jardunaldien harira Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Jaurreriko zelatariak: Harresiak, Dorreak eta Gotorlekuak’ lelopean antolatutakoak.
Getxoko Galeako Gotorlekura bisita gidatu eta antzeztuak hasi dira gaur barikua, Ondarearen Europako Jardunaldien harira Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Jaurreriko zelatariak: Harresiak, Dorreak eta Gotorlekuak’ lelopean antolatutakoak.
Bisita honeek astegoien honetan eta hurrengoan zehar egin ahal izango dira, barikutik domekara bitartean; aldez aurretik erreserbea egin beharko da 94 491 08 00 telefonora deituz. Ordubeteko bisitaldiak dira, 11:00etan, 13:00etan, 16:00retan eta 17:30etan, bai euskeraz bai gaztelaniaz. Bisitaz Aranzadi Elkargoa arduratuko da, hain zuzen, Galeako Gotorlekuko garbiketa lanaz eta ikerketa historiko-arkeologikoaz arduratu zan erakundea, eta Simulacro Teatro Getxoko taldeak girotuko dau antzezpen txiki baten bitartez.
Getxoko Turismo Arloko zinegotzi Aitor Soloetak gaur nabarmendu dauenez, Galeako Gotorlekua, ‘Printzearen Gaztelua’ izenez ezaguna, 1742an eregi eben eta Bizkaian XVIII mendean egindako eta gaur egun hobeto zaindutako defentsa eraikina da. Udalak, ekimen honen bitartez lortu nahi dauen helburua da, Soloetaren berbetan, ‘Getxoko kultur ondarea ezagutzera emon, bere zaintzaren garrantziaz jaubetu eta arduratu eta ondarea ingurumenaren zati bat legez ulertarazotea da, etorkizuneko belaunaldientzat gorde ahal izateko’.
Beste alde batetik, Alfredo Moraza, bisitaldien gidari eta Aranzadi Elkarteko kideak monumentu honen berezitasuna nabarmendu dau ‘buztartzen diran bi elementu hartzen ditualako, eraikin militarra batetik eta Bizkaian, 1782an, altxatutako lehen itsasargia, bestetik’.
Jarduera hau ‘Getxo, itsasadarreko zelataria eta zaintzailea’ izenburuko erakusketeagaz osotzen da, Gotorlekuko atarian ipini dabena, eta bisita gidatuan zehar ikusi daitekeena. Erakusketea Algortako Kultur Etxera eroango dabe urriaren 17tik zemendiaren 5ra bitartean, eta Erromokoan izango da, ondoren, zemendiaren 6tik 10ra.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!