Guggenheim Bilbao Museoak bisitariei arreta emoten deutsen langileen uniformeak aldatu ditu
2007-10-04 15:20Guggenheim Bilbao Museoaren langileen jantzien diseinuaren arduraduna Esther Viguria García-Vaquero diseinatzailea izan da (Donostia, 1967), eta denporaldi honetako modan nagusi izan dan joeretako bat jarraitzen dau: bolumenaren eztandea.
Hamargarren urteurrena ospatzeko ekintzen artean, Guggenheim Bilbao Museoak bisitariei arreta emoten deutsen langileen irudia erabarritzea erabagi dau eta, beraz, gaurtik aurrera, uniforme barriak eroango ditue.
Guggenheim Bilbao Museoaren langileen jantzien diseinuaren arduraduna Esther Viguria García-Vaquero diseinatzailea izan da (Donostia, 1967), eta denporaldi honetako modan nagusi izan dan joeretako bat jarraitzen dau: bolumenaren eztandea.
Euskal diseinatzaileak museoa estaltzen daben titaniozko xaflak hartu ditu inspirazino iturri eta, horreen azalera uhindua oinarritzat hartuz, ‘bolumen efektua’ daben gaur-gaurko patroiak sortu ditu: neskentzat puxika-soinekoak beste jantziei gainjarrita eta pintzadun galtzak mutilentzako. Ondorioz, neska-mutilek abangoardiako itxurea izango dabe, egun modan dagozan joeretara egokitua.
Uniformeen sormenak apaintzeko, Esther Viguriak Guggenheim Bilbao Museoaren bildumako euskal artisten artelanak hartu ditu inspirazino iturri, berbarako, Eduardo Chillida edo Jorge Oteiza. Kontuak kontu, beige koloreko motibo geometrikoak agiri dira jantzien atzealde baltzaren gainean. Gainjarritako motibo horreen kolorea ‘Museoko fatxadearen kareharriaren koloreagaz bat dator’.
Uniformeen ezaugarriak
Neskek puxika formako soineko retroak eroango ditue tirante zabalakaz, bular azpian estutzen diranak. Soinekoaren azpian kotoizko elastikoa nahiz lepo luzeko puntuzko jertsea eroan daiteke. Janzkia leggins baltzakin, artilezko bolero jaka baltzagaz eta ‘bailarina’ dalako zapata baltzakaz osotzen da.
Mutilek, barriz, pintzadun galtza baltzak eta kotoizko elastiko baltza eroango ditue, azken hau beige koloreko motibo geometrikoakaz apainduta. Mutilen uniformeak jaka baltza be badauka, elastana dauen poliesterrezko ehunez egina. Ebakiera zuzena eta itxura modernoa dau jakeak, kremailera alde batean dauela. Neska nahiz mutilen uniformeak museoaren hamargarren urteurrenaren logoagaz personalizauta dagoz.
Esther Viguriaren ibilbide profesionalean aitatzekoak dira, besteak beste, Bodegas Herederos de Marqués de Riscal upeldegietarako edo Karlos Argiñano sukaldariak Zarautzen dauen jatetxerako diseinautako uniformeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!