Igotz Ziarretak egin dau Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokako kartela
2007-10-05 15:59 KultureaGerediaga Elkarteak antolatuta, lehenengoz egin da aurten Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketea. Danetara, 45 lan aurkeztu dira eta irabazlea Igotz Ziarreta meñakarra (Bizkaia) izan da.
Gerediaga Elkarteak antolatuta, lehenengoz egin da aurten Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketea. Danetara, 45 lan aurkeztu dira eta irabazlea Igotz Ziarreta meñakarra (Bizkaia) izan da.
‘Jantzi euskara’ leloagaz aurkeztu dauen kartelean, Olentzero biluzik erakusten dau egileak, diskoak eta liburuak lurrean dituala, sakuan sartzeko prest.
Epaimahaiak lau erispide hartu ditu kontuan kartel irabazlea aukeratzeko:
- Bisualki daukan inpaktua, Azokeari erreferentzia egiten deutsen elementuak ditualako eta tradizinozko pertsonaia Azokea egiten dan egunetan kokatzen dauelako.
- Daukan komunikazinorako gaitasuna.
- Plastikoki sinplea.
- Lelo egokia eta garatua: ‘Jantzi euskara’.
Epaimahaiaren osoketea honakoa izan da:
- Pedro Maria Basañez, UPV-EHUko Arte Ederretako irakasle tituluduna.
- Pablo Garitaonaindia, argazkilaria.
- Fernando de Vicente, arte editorea.
- Izaskun Ellakuriaga, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako komunikazino arduraduna.
- Asier Atxa - Gerediaga Elkarteko kudeatzailea.
- Jon Irazabal, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako zuzendaria, epaimahaiaren idazkari lanetan.
Lehiaketa irabazlea: Igotz Ziarreta
Meñakan jaioa. 30 urte ditu. Gaur egun Bartzelonan bizi da. Informatikaria da eta programatzaile, diseinu grafikoan eta argazkilari lanetan jarduten dau. Kartelen diseinuan sarri egin dau lan, baina lehiaketa batera lehen aldiz aurkeztu dau bere burua.
Bartzelonan, Euskal Etxeko diseinu grafikoen arloaren ardurea dauka. Bertan antolatu diran jaialdietarako kartelak egin izan ditu. Bartzelonan bertan dabil deabruk.com estudioa sortzen.
45 lan guztira
Lehenengoz egin dan kartel lehiaketara 45 lan aurkeztu dira. Azpimarratzekoa da, horreetatik 19 Durangaldekoak izan dirala. Euskal Herritik kanpora be heldu da Durangoko Azokearen ohiartzuna. Irabazlea bera da horren lekuko. Baina nabarmendu daiteke, Ceuta, Huesca, Madril eta Buenos Airesetik (Argentina) be parte hartu dabela lehiaketan.
Erakusketea
Lehiaketara aurkeztu diran lanak Durangoko San Agustin Kultur gunean erakutsiko dira urriaren 5etik 21era. Erakusketearen ordutegia honakoa izango da:
Astelehenetik zapatura: 17:30etik 20:30era.
Zapatu eta domekatan: 11:30etik 14:00etara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!