Gureak be bai
2007-03-13 01:00 Euskerea berbagai1985eko apirilean Nazino Batuen Erakundeak Kontsumitzaileen Babeserako Artezarauak onartu zituan, eta horren ondorioz eskubideok nazinoarte mailako izaerea hartu eben. Halan da be, kontsumitzaileen babeserako Artezarau horreek Estaduen ikuspegitik preparauta dagozanez, ez dabez gurea lako hizkuntzetan berba egiten daben kontsumitzaileak eta erabiltzaileak kontuan hartzen.
Berakatz-zopea
2007-03-12 01:00 Jan edanakKaixo irakurleok, oraindino neguan egon arren, egun sargoritsuak be izan doguz baina duda barik, jateko kontuetan oraindino gorputza berotzen jarraitu behar dogu. Beraz, errezeta erraza aurkeztuko deutsuet, arin-arin egitekoa, merkea, gozoa eta nutritiboa, berakatz zopea, hain zuzen be.
Antzerkia, jardunaldiak, mintegiak eta dibulgazinoko standak izango dira EAEn martiaren 15eko Kontsumitzailearen Egunean
2007-03-12 01:00Antolaturiko ekintzen helburua da herritarrei modu dibertigarri eta didaktikoan hurreratzea produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko prozesuakaz loturiko alderdiak, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazo dabenez.
Julio Aranburu saltoka sartuko da Guinnes liburuan
2007-03-12 01:00Oriotarra 24 orduko soka saltoko Guinness errekorra egiteko asmotan dabil. Oraingo markea 141.221 saltoan dago eta oriotarrak maiatzaren 12tik 13ra egingo dau bere saiakerea, jaioterrian.
Azkue Literatur Sariak emon ditue
2007-03-12 01:00 sariak-autortzak
Narrazino arloan, Maialen Dagorret eta Izar Azpiroz izan dira irabazleak, bakotxa jagokon arloan eta mailan. Olerki arloan, Leire Arenasen eta Haizea Alvarezen lanei emon deutse epaimahaiak lehenengo saria.
Etorkinei bertakotzen laguntzeko liburuxkak atara ditue Erandion, Busturialdean eta Lea-Artibain
2007-03-12 01:00 Euskerea berbagaiLiburuxkak zazpi hizkuntzatan egin
dira –euskerea, gaztelania, portugesa, frantsesa, ingelesa, errumaniera eta arabiera– eta helburu nagusia etorkinei bertakotzen laguntzea da, horretarako erabilgarria izango jaken informazinoa emonda.XXXVIII. Osinalde Saria
2007-03-09 01:00 Bertsolaritzea Mariaren 10ean lehen kanporaketea Ordiziako Argi Berri alkarteanBertso saio, sariketa eta txapelketetan oparoa dan sasoian, Osinalde Saria klasikoen artean dogu, aurten 38. edizinoa beteko dau eta.
Eibarko Armeria Eskolea Finlandian izan da bertako hezkuntza sistemea ezagutzen
2007-03-09 01:00 Euskaldunak munduanBidaiaren helburu nagusia Finlandiako hezkuntza sistemea ezagutzea izan da, lanbide heziketan eta ikasleen gaitasun ekintzailea bultzatzeko sortutako ekimenetan sakonduz.
Eutsi! diskoa Gose eta Potemkinen eskutik
2007-03-09 01:00 Musikea + 12 abesti zutunik irautekoLanean, Hertzainak, Itoiz, Kortatu, Ruper Ordorika, Mikel Laboa edota Barrikada taldeek euren sasoian beharginen egoeren edota gatazken ganean egindako kantak be jasoten dira.
Elikadurea, antioxidatzaileen iturririk onena
2007-03-09 01:00 Jan edanakElikagai guztietan dagoz antioxidatzaileak eta danetarik janda eskuratuko doguz. Halanda be, askotan, antioxidatzaileetan aberatsak diran elikagaiak kontsumidutea baino errazagoa izaten da elikagai gehigarriak edota pilulak hartzea. Horretarako, ezinbestekoa da profesionalen aholkua.
Mundu globalizatuaren konkistatzaileak (II)
2007-03-08 01:00 BidaideTxina urtean % 10 inguru hazi eta nazinoarteko inbertsino gehien jasoten dituan herrialdea da. Gehienek argi dabe munduko hurrengo potentzia izango dala baina, halanda be, Euskal Herrian gitxik ezagutzen dabe ondo.
Katixa Agirreren ausardia
2007-03-08 01:00 Kulturea'Sua falta zaigu' liburua argitaratu dau
Zazpi ipuinez osotutako lana argitaratu barri dau idazle gasteiztarrak ‘Sua falta zaigu’ izenburupean. Nobelea baino, idazleak gurago dau ipuinak idaztea, ‘akaso lan gitxiago eskatzen dabelako eta arinago idazten diralako’.
A, B eta D ereduen ostean, euskerea hizkuntza nagusi izango dan irakaskuntza eleanitzeko ikasketa marko barria
2007-03-08 01:00 Euskerea berbagaiEAEko egungo hezkuntza sistemea aldatzeko, euskerea hizkuntza nagusi izango dan irakaskuntza eleanitzeko ikasketa marko barria, gizarte-kohesinoaren bultzatzailea proposatu dau Tontxu Camposek
Kontuz, Oseminti zelatan dago
2007-03-07 01:00Persona susmagarriak kontrolau guran jaio dira holako sistemak baina susmagarriak eta susmagarriak ez diranen komunikazinoak kontroletea sano erraza da eta egoera horren aurrean, mugak nork zehaztuko ditu? Seguridadearen atxakiagaz dana dago libre?
Topaguneak Txorierrira eroango dau ‘Eskualde zirkuituak’ ekimena martiaren bigarren hamabostaldian
2007-03-07 01:00Zirkuituak alkarlanean jarri ditu Derioko Tximintx, Zamudioko Lagatzu, Lezamako Zorrizketan eta Larrabetzuko Arrekikili alkarteak, umoreari eskainitako kultur zirkuitua osotzeko.
Bilboko Udalak igaz baino 100 plaza gehiago eskainiko ditu euskeraz udalekuetarako
2007-03-07 01:00 Euskerea berbagaiIzena emoteko epea martiaren 12tik 16ra izango da, bi egunak barne. Izena emoteko orria jaso eta emoteko, interesatuek barruti-kontseiluetara jo leikie 9:00etatik 14:00etara, edo www.bilbao.net webgunean egin. Plazak zozketa bidez emongo dira.
Itziar Azpeitia: 'feminismoaren etika barrian sinisten dogu'
2007-03-07 01:00 BarriketanLanbroa alkarte feministako kidea
The good German
2007-03-07 01:00 Zinema kritikakZuri-baltzean egindako film honetan pertsonaien arteko hartu-emonak estereotipotik hur-hurren dagoz eta gidoia hutsuneak beteten ahalegintzen da isiluneen konspirazino ilun, nahasgarri eta gogaikarrien bitartez.
Cesar Borgia eta Nafarroa
2007-03-07 01:00‘... nahi eban guztia eukanak’
Maitatua eta gorrotatua izan zan Cesar Borgiak Euskal Herriagaz lotura zuzena eukan, hain zuzen be, Nafarroako Erresumeagaz eta batez be Bianako herriagaz, bertan hil zalako 1507an.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...