Marilyn Monroeren ganeko erakusketea ikusgai, Bilbon
2007-10-24 15:15 BarriakArtista ezagunaren jantziak eta beste hainbat objektu batzen dituan 'Marilyn íntima/Intima Marilyn' izeneko erakusketea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Zabalguneko eraikinean.
Marilyn Monroe aktore ezagunaren jantziak eta beste hainbat objektu batzen dituan 'Marilyn íntima/Intima Marilyn' izeneko erakusketea inaugurauko dabe eguenean, urriak 25, Bilboko Zabalguneko eraikinean. Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Bilbao 700-III Millenium Fundazinoko presidentea eta Maite Mínguez Ricart erakusten dan bildumearen jaubea izango dira inaugurazinoan.
Bilbao 700-III Millenium Fundazinoak jakinarazo dauenez, erakusketan, zinerako diseinautako jantziak, bizitza pribaduan pantailatik kanpo erabili zituan erropak eta mito zinematografikoaren beste objektu eta agiri batzuk izango dira ikusgai.
Danetara, ia ehun jantzi eta objektu batu dira erakusketan. Helburua bisitaria XX. mendeko ikono handienetako baten bizitzan murgiltzea da.
Erakusketea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik, Zabalguneko eraikinean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!