‘Nömadak Tx’ historiako bigarren dokumentalik onena izentau dabe Amsterdamen

Bizkaie! 2007-10-25 18:14   Barriak

Azken hilebeteotan Internet bidez egindako botazino baten bitartez, mundu osoko ikusleek filme honen kalidadea aintzatetsi dabe. Kontuak kontu, Nömadak Tx film dokumentalen historian sartu da, Amsterdameko IDFA ospe handiko zinemaldia baita mundu osoan, are gehiago, zine dokumentaleko Cannesa bezela ezagutzen baita.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Webgune bisitatuenak: komunikabideenak

Bizkaie! 2007-10-25 15:56

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2007ko bigarren hiruhilekoan bisita gehien jaso dituan webgunea www.elcorreodigital.com izan zan. Hurrengo komunikabide bisitatuenak www.diariovasco.com (%7,5) eta www.marca.es (%4,8) izan ziran.

Elhuyar Fundazinoak 'Armix baso Magikoan' izeneko bideo-jokoa produzidu dau

Bizkaie! 2007-10-25 14:17

Bost eta zortzi urte arteko gaztetxuentzako produkzinoa da eta, jolasen bidez, jokalariak matematikako, inguruaren ezaguerako eta hizkuntzako gaiak landuko ditu.

Bilboko Udal Liburutegi Sarearen tailerrak zemendian hasiko dira, 2008ko maiatzera bitartean

Bizkaie! 2007-10-25 12:53

Ume eta gaztetxuei zuzendutako tailerrak Bilboko Udal Liburutegien Sareko egoitzetan egingo dira: Begoña, Deustu, Otxarkoaga, San Inazio, Zorrotza, Zurbaranbarri eta Zabala.

Julen Billelabeitia txistularia omenduko dabe Getxon

Bizkaie! 2007-10-25 11:11   Musikea

Omenaldiaren egitarauan aurreikusitako ekintzak 9:00etan hasiko dira, Andra Mariko Malakaten egingo dan alkarretaratzeagaz. Billelabeitia 30 urte baino gehiagoz izan da Uribe Aldeko txistulari taldeko zuzendaria.

Natxituarrak Urriko Azken Astelehenari kantari

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2007-10-24 17:43   Bertsolaritzea

Natxituko Bolatokian baina, hamaika gazte ikusi doguz gogotsu. Xabier Enbeita gidari dala Natxituko bertso-eskolea begien aurrean daukagu: Xabier bera, Ander, Arano, Markel, Iker, Dani, Iratxe, Irati eta Imanol bertako bertsolariak dira. Halanda be, Amorototik Alex batu jake, Lekeitiotik Toko, Gernikatik Ander Unda eta Jon Telletxea Ibarrangelutik.

Lau herrialdetako taldeak izango dira Getxoko XXVII. Aste Koralean urriaren 29tik zemendiaren 1era

Bizkaie! 2007-10-24 15:58   Musikea

Aurten, Singapur, Erresuma Batua, Kuba eta, ohikoa danez, Getxoko taldeek parte hartuko dabe Getxoko XXVII. Aste Koralean. Kontzertuak 19:30etan hasiko dira Algortako Getxo Antzokian eta sarrerak gonbidapenez jaso daitekez Getxoko Kultur Etxean hilaren 22tik.

Marilyn Monroeren ganeko erakusketea ikusgai, Bilbon

Bizkaie! 2007-10-24 15:15   Barriak

Artista ezagunaren jantziak eta beste hainbat objektu batzen dituan 'Marilyn íntima/Intima Marilyn' izeneko erakusketea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Zabalguneko eraikinean.

Eusko Jaurlaritzeak eta ONCEk 75 literatur liburu gehiago euskeratuko ditue itsuentzat

Bizkaie! 2007-10-24 12:53   Euskerea berbagai

Helburu horretarako Kultura Sailak 70.000 euro jarriko ditu eta ONCE arduratuko da egin beharreko moldaketez. Esangura horretan, itsuentzako egokitutako literatura titulu horreek, euskal eta literatura unibersalekoak, eskuragarri jarriko jakez itsu euskaldunei.

Euskera eta euskal kulturearen ikastaroak izango dira Bartzelona, Berlin eta Brnoko unibersidadeetan

Bizkaie! 2007-10-24 12:35   Euskaldunak munduan

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan. Egun 11 herrialdetako 21 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaroak.

Jesus Atxa ohorezko euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2007-10-24 11:44

Euskaltzaindiak 1967ko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izentau eban eta euskaltzain ohorezko, barriz, 1998ko apirilaren 24an.

'Tabuak Saltsa berdean' Pako Aristiren eta Mikel Markezen eskutik

Gotzon Uribe 2007-10-24 11:31   Musikea

Bilboko Kafe Antzokian, Gabriel Aresti euskaltegiak antolaturiko kultur egitarauaren barruan izango dira gaur, urriak 24, 11:30ean eta 19:30ean.

'Pakea Bizkaia 2009' itsasoan barriro

Bizkaie! 2007-10-23 19:51   Euskaldunak munduan

Unai Basurko eta Gonzalo Gandariasek 'Pakea Bizkaia 2009' belauntziagaz Transat Jacques Vabre ozeanoan zeharreko estropadan parte hartuko dabe.

Muted barru-barrutik

Bizkaie! 2007-10-23 18:07   Musikea

Abadiñoko taldeak 'Sena' izeneko diskoa kaleratu dau, mtal doinuetan oinarritutako kanta indartsuakaz baina melodikotasuna galdu barik. Lehenengo kontzertua urriaren 27an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eta, aurreratu daben legez, berezia izango ei da.

Petti barriro martxan

Bizkaie! 2007-10-23 15:43   Musikea

Azken urteotan gerizpean egon arren, orain dala urtebete Hauxe diskoagaz etorri jakun Petti eta hasitako ibilbide barriari gogor ekin deutsola jakinarazoteko, 'On' disko barria kaleratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bernardo Atxagak webgunea eta bloga zabaldu ditu

Bizkaie! 2007-10-23 12:25

Abuztutik, Atxaga Ameriketako Estadu Batuetako Nevada estaduko Reno urian dago. Halanda be, tartean makinatxu bat kilometro izan arren, teknologia barriek espazio hori gitxitu eta Atxaga hurrago izaten lagunduko dabe www.atxaga.org webguneari esker.

Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea martxan

Bizkaie! 2007-10-23 12:09   Barriak

Nontzeberri webguneak eta FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiak Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea abiarazo dabe. Lehiaketea on-line izango da Nontzeflash webgunean eta lan onenak FANT 2008n emongo dira, lehiaketearen antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2007-10-23 11:48   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak urriaren 24, 25 eta 26rako, Bilbon (Deustuko Unibersidadea), Euskal-Erromantze Linguistika II. Jardunaldiak antolatu ditu, bai Hizkuntza eta Literatura Saileko kideentzat zein Historia-Geografia Sailekoentzat eta Filologia, Historia eta Artxibistika alorreko profesional, ikertzaile eta unibersidadeko ikasleentzat.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hogeita bi konpainia, BAD Antzerki eta Dantza Garaikidearen IX. Jaialdian

Bizkaie! 2007-10-22 19:39

Urriaren 26tik zemendiaren 4ra, Japonia, Brasil, Argentina, Suitza, Frantzia eta Portugaldik etorritako artistak eta Euskal Herrikoak zein Estadukoak Bilboko areto desbardinetan lanean ikusteko aukerea izango da 10 emonaldi eta 45 ikuskizunetan.

Erositakoa faltsua dala? SMSa bialdu

Gotzon Plaza Informatikoa 2007-10-22 15:54

Errusiako Kristall vodkea egiten dauen enpreseak botila bakotxean kode bat imini dau; kode hori SMS baten bitartez bialtzen badogu euren web gunera, erosi dogun vodka benetakoa dan ala ez erantzungo deuskue. Bestalde, botila hori faltsua bada, holan esaten deuskue beste SMS baten bitartez.