'Cristobal Molón' pelikulea saritu dabe Kordoban
2007-11-14 13:33 BarriakIñigo Berasategi eta Aitor Arregiren Cristóbal Molón pelikuleak Film Luze Onenaren Saria jaso dau Kordobako Animacor 2007 Animazinozko Zinema Jaialdiaren III. edizinoan.
Iñigo Berasategi eta Aitor Arregiren Cristóbal Molón pelikuleak Film Luze Onenaren Saria jaso dau Kordobako Animacor 2007 Animazinozko Zinema Jaialdiaren III. edizinoan.
Dibulitoon Studio eta Irusoin enpresek 3 dimensinotan produzidutako filmak 12.000 euro jaso ditu zemendiaren 5etik 10era egin dan jaialdi horretan irabazle izateagatik. Besteak beste, Errusiako, Japoniako, Poloniako, Alemaniako, Brasileko, Belgikako, Kanadako, Frantziako, Hungariako, Portugalgo, Erresuma Batuko eta Espainiako film luzeak, telesailak eta film laburrak lehiatu dira aurten Animacor jaialdian, danetara 36 lan.
Pelikuleak antxina Praderia inperio handia izan zan lurretan bizi diran biztanleen gorabeherak kontetan ditu. Egundoko handinahikeria dauen Boñigonia inperioaren nagusitasuna kentzearen bildur dira. Destruzzio maltzurrak, Pinzón II.a Praderiakoa erregearen kontseilariak, bidaia bat egin gura dau, lehia hori betirako amaitutzat emoteko. Bidaia hori ilargira izango da, erregearen aurpegia bertan zizelkatzeko. Espedizinoko tripulazinoa kontu handiz aukeratu dau Destruzziok: Cristóbal Molón izeneko aurkitzaile iruzurtia izango dau buru. Hegaz egiteak egundoko bildurra emoten deutso Moloni.
3D sistemea eta maketak erabilita egin dabe filma. 70 minutu irauten dau eta 1,8 miloeko aurrekontua izan dau. Cristóbal Molón igazko abenduan ailegau zan zinema-aretoetara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!