Ene Bada taldearen azken kontzertua

Ene Bada 2007-11-14 11:47   Musikea

Eneritz eta Edurtzeta, Ene Badako abeslari eta trikitilariak orain dala 20 bat urte hasi ziran trikitixearen munduan, orain dala 16 bat urte alkarregaz joten eta orain dala 10 urte Ene Bada taldea sortu eben.

Badira 10 urte Ene bada taldea sortu zanetik, eta Euskal Herri eta munduko plazetan kontzertu mordoa eskaini ostean, euren ibilbideari amaierea emotea erabagi dabe bizkaitarrek: erromeria mundutik apur bat deskantsua hartzea, beste alor batzuk jorratzea, bizitzari astebururo eskenatoki gainetik begiratu ordez, azpitik begiratzea be zer dan jakitea, alegia.

Eneritz eta Edurtzeta, Ene Badako abeslari eta trikitilariak orain dala 20 bat urte hasi ziran trikitixearen munduan, orain dala 16 bat urte alkarregaz joten eta orain dala 10 urte Ene Bada taldea sortu eben. Ordutik, jente asko pasau izan da taldetik, musikari itzelak danak. Disko eta singelak be editau izan ditue, baina euren erronka, euren benetako bizitasun eta ikusgarritasuna, zuzenekoetan izan da.

Euskal Herritik aparte, mundua ezagutzeko aukerea be izan dabe makinatxo bat alditan, Alemania, Suitza, AEB, Bretaña, Holanda... Estaduan Kataluinia, Galizia... Nonnahi zabaldu izan ditue trikitixa-rokanrolizatu doinuok, salto ta brinko artean aupadaz alaiturik.

Orain, barriz, 2007ko zemendiaren 24an, 10 urteko ibilbide hori zarratzeko kontzertu-festa erraldoia antolatu dabe Durangoko Plateruena Kafe antzokian. Partaide guztien erabagia izan da honakoa eta zelan ez, euren zuzeneko hunkigarri eta sutsuena eskaintzeko asmoz joango dira Durangoko Plateruenara, bertan, Ene Badatik pasau izan dan musikari orok parte hartuko dauelarik tabladuan. Musikea, jaia, irudiak, sorpresak... Mereziduko dauen hitzordua, hain zuzen; sarrerea dobanekoa eta jai giroa dudarik bakoa!

‘Betira arte Euskal Herriko plazak! Betira arte Munduko antzokiok! Bidean barriro be topauko gara. Muxu bero bat eta eskerrik asko juergistoook!’

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu