‘Asian Draws’ by Judas Arrieta

Bizkaie! 2007-11-15 11:37   Euskaldunak munduan

Zemendiaren 16an ‘Asian Draws’, Judas Arrieta (Hondarribia, 1971) euskal artistearen marrazki barrienak dituan erakusketea inaugurauko da Shanghai-ko Euskal Etxean. Erakusketea urte amaierara arte ikusi ahal izango da.

Zemendiaren 16an ‘Asian Draws’, Judas Arrieta (Hondarribia, 1971) euskal artistearen marrazki barrienak dituan erakusketea inaugurauko da Shanghai-ko Euskal Etxean. Astegoien horretan Shanghaiko Euskal Etxeak ateak zabalik izango ditu, interesautako guztiek erakusketea ikus daien. Edozelanbe, erakusketea urte amaierara arte ikusi ahal izango da.

Ekintza honen bultzatzaile nagusiak Shanghaiko Euskal Etxea eta Hondarribiako artistea bera izan dira. Euskal artistea eta Shanghaiko euskal komunidadea urte hasieran ospatu zan Txina - Korrika 2007an ezagutu ziran. Beste gai batzuen artean, Shanghaiko Euskal Etxea erakustoki legez erabilteko aukerea aztertu eben, Asiako lehenengo Euskal Etxea sortu zanetik antolatutako ekintza kulturalen sorta zabaltzeko asmotan.

Asian Draws azken bi urteetan Judas Arrietak egindako marrazki eta serigrafien aukeraketa baten emoitzea da. Lanotan Judasek txinatar, japoniar zein euskal kulturearen pop idiosinkrasiak landu eta buztartzen ditu.


Txinan bakarka eta taldekako erakusketa desbardinetan behin baino gehiagotan parte hartu dauen arren, honakoa izango da Shanghai urian euskal artistaren lanak ikusteko izango daen lehen aukera. 1971n jaioa, 14 urte daroaz bere lanak bakarkako zein taldekako erakusketetan zabaltzen, Espainia, Frantzia, Alemania, Japonia eta Txinan barrena. Gipuzkoako Diputazinoaren, Injuveren eta BBK Fundazinoaren bekak jaso izan ditu. BilboArte eta Artelekun lan egin dau eta Gazteiz-ko Artium, Kuenkako Mide, Madrileko Uned, Salamankako La Gazeta Fundazinoa, Madrileko Injuve, Madrileko Futbol Profesionalerako Fundazinoa eta Euskal Herriko Unibersidadea, besteak beste, bere artelanak dituela euren bildumetan.

Shanghaiko Euskal Etxearen helburua Judas Arrietagaz kolaborazinoa sakontzea da. Alkarlanean 2008. urterako erakusketa barrien proposamenak aztertzen dabilz honezkero.

Shanghaiko Euskal Etxearen kokapena: 321 Tai Yuan Lu, Zhao Jia Bang Lu-tik hur


ASIAN DRAWS by Judas Arrieta

‘Asian Draws 2005 eta 2007 urteen artean sortutako marrazkien aukeraketa bat da. 2005. urte hasieran gertatu zen nere lehen bidaia Txinan zehar, nahiz eta hau ez zan izan nere lehen kontaktua Asiagaz, 2002an Japonian izan nintzalako. Txinarako lehen bidaia hau, txinatar urtebarriaren ospakizunak gertatzen ari zirala, Oilarraren urtean, nire ikuspuntu artistikoak zein bizitza ulertzeko modu barriak edegi zituan. Holan 2005tik aurrera, Txinak film zein argazkietan bakarrik ikusitako toki bat izateari itxi egin eutson, nire proiektu barrien eszenatokia izatera pasatuz.
Beijing Dreams izeneko proiektuaren barnean, Gipuzkoako Aldundiaren eta Casa de Asiaren bekei esker, artista txinatar bat bilakatzen saiatu nintzan, Beijinen egon nintzan 9 hilebeteetan. Denpora horretan, bakarkako erakusketa bat zein erakusketa kolektiboak egin ostean, aukera desbardinak zabalik geratu ziran.


Nire lanean, gehienbat Ikonografia Japoniarra landu dot, noizbehinka txinatar zein korear gaiak ikutuz baina Txinan nagoanetik, bertako argazki eta ikonoen erabileran finkatu naz, nire oinarrizko inspirazinoa diran etxeko zein estudioko poster, komiki eta jostailu mekanikoakaz buztartuz. Honela egun, Godzilla eta plastikozko Ultraman baten tartean, Beijinen erositako liburu bat edo izar gorridun txapel militar bat topau neikez.
Puntu hontara helduta, dana ahaztu eta hutsetik hasi naz, bigarren umezaro batean nago eta Txinan igarotako azken hilebeteak ume hezkuntzako nire lehen pausuak bailira bizi dodaz’.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu