Arriolako XVIII. Jazz-Blues Jaialdia, zemendiaren 13tik 24ra

Bizkaie! 2007-11-13 17:31   Musikea

Jazz munduko hiru talde, blues estiloa jorratzen daben lau talde eta gitarra-blues ikastaroa izango dira Elorrion aurten. Izen eta ospe handiko taldeak, berbarako, Danimarkako People are Machines, aurtengo Getxoko Jazz Jaialdiko Taldeen Lehiaketan lehenengo saria irabazi dauena.

Bertoko zein kanpoko musikariak eta jazza zein bluesa buztartuz eta beti be artista konbidauen kalidadeari eutsiz, egitarau berezia preparau dabe antolatzaileek hamazortzigarren edizino honetarako.

Jazz munduko hiru talde, blues estiloa jorratzen daben lau talde eta gitarra-blues ikastaroa izango dira Elorrion aurten. Izen eta ospe handiko taldeak, berbarako, Danimarkako People are Machines, aurtengo Getxoko Jazz Jaialdiko Taldeen Lehiaketan lehenengo saria irabazi dauena.

Arriolako XVIII. Jazz-Blues Jaialdian, Euskal Herriko musikariak be ez dira faltako eta aurten Manba Beat (Jazz), The Reverendos (Blues) eta Nobody’s Bizness taldearen ordez datorren Belceblues (Blues).


EGITARAUA

Zemendiaren 13, 14 eta 15ean:

Gitarra-blues II. Ikastaroa. Irakaslea: Francisco Simón. Zemendiaren 13an eta 14an: Igazko ikastaroaren jarraipena, kontzeptu eta aplikazino barriak (25 €).

Zemendiaren 15ean: Master class. Klase aurreratua (15 €). Lekua: Arriola Antzokia (Elorrio). Ordua: 18:00etatik 21:00etara.

Pertsona kopuru mugatua. Izena emoteko: Arriola Antzokian, 94-6583192 telefono zenbakira deituta edota arriola@arriolaka.com e-posta erabiliz.


Kontzertuak

* Zemendiaren 15ean, 22:00etan Ateneoan. Jazz. MAMBA BEAT (Euskal Herria).

* Zemendiaren 16an, 23:00etan Ateneoan. Jazz.PEOPLE ARE MACHINES (Danimarka).

*
Zemendiaren 17an, 23:00etan Ateneoan. Blues. EUGENE ‘HIDEAWAY’ BRIDGES (AEB).

* Zemendiaren 18an, 22:00etan. Portalekua tabernan. Blues. THE REVERENDOS (Euskal Herria).

* Zemendiaren 22an, 22:00etan. Parra tabernan. Blues. BELCEBLUES (Euskal Herria).

* Zemendiaren 23an, 23:00etan Ateneoan. Jazz. JAVIER COLINA-MARIANO DIAZ - GUILLERMO MCGILL TRIO (Euskal Herria - Argentina –Uruguay).

* Zemendiaren 24an, 23:00etan Ateneoan. Blues. MEMO GONZALEZ AND THE BLUESCASTERS (AEB).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu