Alfredo Landak jasoko dau 2007ko Espainiako Zinema Akademiaren Ohorezko Goya saria

Bizkaie! 2007-11-13 18:47   Barriak

Alfredo Landa (Iruinea, 1933) 25 urtegaz joan zan Madrilera eta antzerkian eta bikoizketan hasi zan lanean. Bere lehenengo pelikula José María Forqué-ren ‘Atraco a las 3’ izan zan, 1962an. Ordutik, 120tik gora pelikulatan agertu da, antzerkian eta telebistan egindako lanaz gan.

Alfredo Landa sarituko dau Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak 2007ko Ohorezko Goya saria emonez. Saria emoteko ekitaldia 2008ko zezeilaren lehenengo astegoienean izango da, XXII. Goya Sarien Banaketan zehar.

Alfredo Landa (Iruinea, 1933) 25 urtegaz joan zan Madrilera eta antzerkian eta bikoizketan hasi zan lanean. Bere lehenengo pelikula José María Forqué-ren ‘Atraco a las 3’ izan zan, 1962an. Ordutik, 120tik gora pelikulatan agertu da, antzerkian eta telebistan egindako lanaz gan.

Hasieran bigarren mailako rolak egin zituan baina laster bihurtu zan protagonista garaiko komedia espainiarrean, 1970eko hamarkadako espainiar arrunta sinbolizatuz. Transizinoan garaiko zuzendari espainiar nagusienakaz egin eban lan, Luis García Berlanga, Mario Camus, Basilio Martín Patino, José Luis Garci, José Luis Borau, José Luis Cuerda, Antonio Mercero edo Manuel Gutiérrez Aragónegaz.

Urte honeetan guztietan zehar, rol oso desbardinak egin ditu ‘El crack’, ‘Los Santos inocentes’ (Aktore Onenaren saria Canneseko Zinemaldian), ‘La vaquilla’, ‘El bosque animado’ (Aktore Onenaren Goya saria) edo ‘La marrana’ (Aktore Onenaren Goya saria) lako filmeetan.

Telebistan be arrakastea izan dau, Manuel Gutiérrez de Aragónen ‘El Quijote de Miguel de Cervantes’ (1991), Manuel Ripollen ‘Tristeza de amor’, Vicente Escriváren ‘Lleno, por favor’ (1993) edota ‘Por fin solos’ (1995) eta ‘En plena forma’ (1997) lako telesaioei esker. Joan dan Malagako Zinemaldian iragarri eban agertokiak ixten zituala, 74 urte dituala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu