Elkar argitaletxeak CD formatuan editauko dau Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ diskoa
2007-11-16 10:13 MusikeaEgokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikotxeko formatuan kaleratutako lanaz gan, haren aurreko eta geroko diskoetan agiri diran ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak batu nahi izan ditu artisteak, zeozelan bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu guran.
Elkar argitaletxeak laster plazaratuko dau CD formatuan Mikel Laboak 1988an ataratako ‘Lekeitioak’ diskoa. Edizino barritua zemendiaren 22an aurkeztuko dabe Lekeitioko Udaletxean, Elkar argitaletxeko iturriek iragarri dabenez.
Lan honegaz eskal kantagintzearen aintzindaririk enblematikoenetakoaren diskogintzan eguneratu barik egoan ‘Lekeitioak’ diskoa CD formatura egokitu dau Elkarrek, bi arrazoi nagusirengatik; ‘Alde batetik, ha zalako euskarri barrira egokitzeko falta zan bakarra eta, bestalde, 'Lekeitioak' kontzeptuaren azpian Mikel Laboaren esentziarik berezkoena gordeten dalako, bere mundu imaginarioa, imitauezina eta oraindino be erabat barrizalea eta trasgresorea dana’, azaldu dabe.
Egokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikotxeko formatuan kaleratutako lanaz gan, haren aurreko eta geroko diskoetan agiri diran ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak batu nahi izan ditu artisteak, zeozelan bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentau guran. Beti ondoan izan dituan Jose Luis Zumeta eta Bernardo Atxaga bidaia-lagun ditu bilduma honetan be, Laboaren uniberso joria interpretetako ekarpen ederra eginaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!