'Bloga marketin-erreminta legez negozio barrietarako' izeneko jardunaldia Bilbon
2007-11-13 17:11Lan Ekintza udal soziedadeak antolatutako jardunaldia 16:00etan hasiko da zemendiaren 15ean Enrique Dans informatikan adituaren eskutik, soziedadearen egoitzan. Sarrerea dobanekoa izango da eta, joan gura izan ezkero, aurretik jakinarazo behar da.
Lan Ekintza udal soziedadeak 'Bloga marketin-erreminta legez negozio barrietarako' izeneko jardunaldia antolatu dau eguenerako, zemendiak 15, Bilbon.
Teknologia barriak eta Internet enpresa munduan apliketan aditua dan Enrique Dansek parte hartuko dau saioan. Jardunaldia 16:00etan hasiko da Lan Ekintza Bilbao soziedadearen ekitaldi aretoan. Sarrerea dobanekoa izango da eta, joan gura izan ezkero, aurretik jakinarazo behar da.
Enpresek blogak apliketea eta erabiltea orain dala gitxiko fenomenoa da. Webgune korporatiboak, merkataritza elektronikoa eta on-line zerbitzuak garatu ostean, Interneten parte-hartze indibidualeko euskarriek egin eben aurrera egin eta testuinguru horretan sortu ziran blogak.
Blog bat aldiro-aldiro eguneratzen dan eta egile baten edo gehiagoren testuak eta artikuluak modu kronologikoan batzen dituan webgune personal bat da. Web-orri normal baten eta blog baten arteko aldea interaktibidadea da, sarritan eguneratzen baita eta bloga bisitetan dabenek aukerea dabelako erantzuteko eta modu aktiboan parte hartzeko, eretxia emoteko, gai batzuen ganean eztabaidea sortzeko edo sarrera bakoitxean iruzkinak egiteko. Ganera, blogek beste orri batzuetarako edo interesa daben guneetarako loturea asko izaten ditue.
'Blogak indarrez sartu dira enpresa-munduan eta zerbitzurako erreminta barritzaile bihur daitekez. Jardunaldi honegaz, blogek Lan Ekintzak laguntzen deutsien enpresa barrietako kalidadea hobetzen laguntzen dabela azaldu gura dogu', esan dau Jon Sustatxa Lan Ekintzako presidente eta Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak.
Enpresearen ikuspuntutik, blogak marketineko tresna berezi bihurtu daitekez, izan be, berbarako, kontsumitzaileek zerbitzuen edo produktuen ganean daben eretxia jakin daiteke; lehiakideak azter daitekez; edota produktu eta zerbitzu barriak probau daitekez.
ENRIQUE DANS
Aukera hauei buruz hitz egiteko, Lan Ekintzak, eta Kalitatearen Europako Astearen barruan, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen duen "Bloga marketin-erreminta gisa negozio berrietarako" izeneko jardunaldia antolatu du. Hitzorduko protagonista Enrique Dans izango da, Interneteko eta Teknologia Berrietako aditu ezaguna.
Dans Informazio Sistemetako irakaslea da 1990. urteaz geroztik. Gainera, Management-en doktorea da Kaliforniako UCLA Unibertsitatean, Information Systems-en espezializatua Harvard Business School-en eta Santiagoko Unibertsitatean Zientzia Biologikoetan lizentziatua.
Enrique Dans nazioarteko aldizkari eta biltzarretan argitaratu diren merkataritza elektronikoari buruzko hainbat ikerketen egilea da. Bere blogan idazten du eta aktibo mantentzen du, eta askotan idazten du prentsa orokorrean eta ekonomia-prentsan Internetari eta teknologia berriei buruz eta hauek enpresa-munduan aplikatzeari buruz.
Ikertzaile gisa, ondorengoak dira batez ere bere interesa pizten duten gaiak: Internetarekin eta Ekonomia Berriarekin zerikusia dutenak, teknologiek kontsumitzaileen jarreran dituzten ondorioak eta enpresentzat eragiten dituzten ondorioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!