Hogeita hamazortzi herrialdetako 92 film aurtengo Zinebin
2007-11-14 17:43 BarriakZinebi, Film labur eta Zine Dokumentalaren Nazinoarteko 49. Jaialdia zemendiaren 26tik abenduaren 1era izango da Bilbon.
Ohikoa danez, sail ofizialagaz batera, atzera begirakoak zein monografikoak aurreikusi ditue eta bost egunetan zehar dokumentala, fikzinoa eta animazinoa lako generoetan, 400 film inguru ikusteko modua egongo da. Aurkeztutako lanetatik 52 fikzinokoak dira, dokumentalak 21 eta, animazinokoak, barriz, 19.
Jaialdian lehiatuko diran 92 film horreetatik 9 euskal zinemagile gazteenak dira, besteak beste, Koldo Almandoz, Luis Berdejo, Jorge Dorado, Borja Cobeaga eta Haritz Zubillagarenak.
Horrezaz gan, AEB (10), Frantzia (7), Alemania (5), Erresuma Batua (4), Australia (3), Kanada (3), Finlandia 2), Hego Korea, India, Zelanda Barria, zein Argentina, Txile, Brasil, Kolonbia, Mexiko, Peru, Venezuela eta Uruguayko filmak proiektauko dira. Aurten, ganera, lehenengoz Ekuadorreko film bat dago sail ofizialean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!