Patxi Baztarrika: ‘herri erakundeetan ez dago euskerearen areriorik’
2007-11-15 13:50 Euskerea berbagaiEuskerea beti barri negatiboakaz eta gorabeherakaz identifiketea kritikau dau, ‘euskereari ez deutsagulako ezelako mesederik egiten’, eta ‘erakargarritasunagaz, baliogarritasunagaz, gozamenagaz eta alkarbizitzagaz lotzearen aldeko deia egin dau, ‘euskereari benetan arnasbidea emongo baldin badeutsagu’.
Normalizazino prozesuan hutsuneak egon badagozala onartu arren, ‘oker jokatzea da hutsune horreek erabiltea beste batzuen kontra joateko. Ze pentsetan badogu herri erakundeetan, Jaurlaritzan, aldundietan, udaletan edo gizarte ekimeneko hainbat alkartetan dagozala euskerearen kontrako arerioak, oso oker gabilz’, adierazo dau.
Euskadi Irratiari eskaini eta Europa Pressek jasotako alkarrizketan, Baztarrikak azpimarratu dau euskereak aldeko neurriak behar dituala aurrera egiteko eta Eusko Jaurlaritzea neurriak hartzen ari dala, nahiz eta horrek ez dauen esan gura neurri gehiago behar ez danik edo zenbait kasutan hobeak ezin izan leitekezanik.
Esangura horretan, euskerea beti barri negatiboakaz eta gorabeherakaz identifiketea kritikau dau, ‘euskereari ez deutsagulako ezelako mesederik egiten’, eta ‘erakargarritasunagaz, baliogarritasunagaz, gozamenagaz eta alkarbizitzagaz lotzearen aldeko deia egin dau, ‘euskereari benetan arnasbidea emongo baldin badeutsagu’.
Baztarrikak ziurtatu dau hizkuntza baten osasuna ez dagoala bakarrik bere aldeko berba zoragarri eta maitasunezkoetan eta jenteak hizkuntza hori ikastean, baizik eta eguneroko erabilerarako eta esparru komunikatibo ugarietan erabilia dan hizkuntza bizia izatean. ‘Horrek guztiak arduratzen gaitu. Ardura hori tarteko, inposizino tentaldiak izan leikez bateren batek, baina ez da hori euskal erakundeen kasua, euskerearen kasua. Ez da zuzena esatea gure artean euskera inposatu egiten dala. Bere aukerako hizkuntzea biziteko zailtasunak inork baldin baditu oraindino gure artean, elebiduna da, euskeraz bizi nahi dauena da’, ohartarazo dau.
Aldi berean, oraindino euskerarik barik gaztelaniaz biziteko arazorik ez dagoala ziurtatu dau, eta gaztelaniaz biziteko zailtasunak eta ezintasunak dituan gizarte bat ez leukela nahi azpimarratu dau. ‘Euskeraz be biziteko arazorik eta zailtasunik ez dauen gizarte bat’ nahi dauela adierazo dau, eta horretarako, erabilerarako aukerak sortzearen aldeko lana egin behar dala ziurtatu dau, eta hori ez dala inposatzea. ‘Inork nahi izango baleu euskal gizartean euskerearen erabilerea inposatu herritarren borondatearen kontra eta norbaitek herritarrek onartzen ez dituezan neurri bultzatzaileak hartzea proposatuko baleu, nik ez neuke babestuko’, nabarmendu dau.
Wall Street Journal
Wall Street Journal egunkari estadubatuarrak joan dan astean EAEko hizkuntz politikeari buruz argitaratu eban artikulua be izan dau berbagai Patxi Baztarrikak, eta interesa bistakoa dala ziurtatu dau, hau da, Eusko Jaurlaritzearen kontra jotea.
‘Eta Eusko Jaurlaritzearen kontra joteagaitik, bost axola hori idatzi dauenari euskerea bera gitxi erestea eta euskerea aurrera atarateko berealdiko ahalegina egiten ari dan euskal gizarte honi astakeriak esatea eta iraintzea’, esan dau.
José María Aznar Espainiako presidente ohia ‘Wall Street Journal’ argitaratzen dauen komunikazio taldeko kontseilari izatean PPk hariak mobidu ete dituan galdetzean, Baztarrikak adierazo dau ez dala ausartzen hori holan baieztatzera.
‘Baina datu hori hor dago. Hor dago erreportaje horretan eretxia emon dauen alderdi politiko bakarra: PP. Gero badira beste persona batzuk eretxia eskatu eta emon dabenak, Joseba Arregi kasu edo AEKren eretxi bat esaldi batean dago jasota, baina alderdi politiko bakarra PP da. Datuak hor dagoz eta uste dot azkenean entzuleak atara behar dituala ondorioak’, azaldu dau.
Eusko Jaurlaritzeak egiten dauen hizkuntza politikea guztiz eztabaidagarria dala eta izan behar dauela nabarmendu dau Baztarrikak. Bere esanetan, Jaurlaritzeak oso garbi dauka horretaz eztabaidatu egin behar dala, eta Miren Azkarate Kultura sailburuaren proposamenez, Euskerearen Aholku Batzorde barrituan hizkuntza politikearen oinarriei buruzko batzorde berezi bat eratu dala gogoratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!