Eusko Jaurlaritzeak 60.000 euro emongo deutsoz Ibaiari, ikus-entzunezko alorraren garapenerako
2007-11-13 18:42 BarriakKultura sailak 60.000 euro zuzenduko deutsoz Ibaia alkarteari, ikus-entzunezko laguntzen gaineko azterketea egin daian, bere web-orria eguneratu daian, euskal ikus-entzunezkoen kanpoko zabalpenaren alde Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiaren barruan antolatzen dauen Pirinioetako Koprodukzino Foroa finantzietako eta, oro har, alorraren zabalpena eragin daian.
Kultura sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari Ibaia ikus-entzunezko produktoreen alkarteagaz alorraren garapenerako alkarlan hitzarmena izenpetzeko.
Alkarlan honen barruan Kultura sailak 60.000 euro zuzenduko deutsoz Ibaia alkarteari, ikus-entzunezko laguntzen gaineko azterketea egin daian, bere web-orria eguneratu daian, euskal ikus-entzunezkoen kanpoko zabalpenaren alde Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiaren barruan antolatzen dauen Pirinioetako Koprodukzino Foroa finantzietako eta, oro har, alorraren zabalpena eragin daian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!