Matematikeak eguneroko bizitzan dauen eragina aztergai Bilbon
2007-11-14 13:53Publiko orokorrari zuzendutako berbaldiek matematikea gizarteari hurreratzea dabe helburu, eguneroko bizitzan, kulturan, aurrerapen teknologikoetan, ekonomian, medikuntzan, injinerutzan edo arkitekturan elementu matematikoek daben garrantzia egiaztatzea, hain zuzen.
Aurten be ‘Matematikea eguneroko bizitzan’ jardunaldiak egingo dira Bilboko Bidebarrietako Liburutegian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Espainiako Alkarte Matematikoak antolatuta, Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) eta Radio Euskadiren laguntzinoagaz. Matematikak gizarteari hurreratzea helburu dauen ziklo honetan hiru berbaldi izango dira, zemendiaren 15ean eta 22an eta abenduaren 4an. Saioak 19:30etan egingo dira liburutegi bilbotarrean.
Kriptografia edo ezkutuko idazketak, papiroflexiak edo Google-en bilaketek matematikeagaz daben loturea aztertuko dira berbaldietan, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.
Paz Morillo Bosch Kataluiniako Unibersidade Politeknikoko Matematika lizentziatua eta Informatikan doktoreak eskainiko dau lehenengo berbaldia, bihar bertan, ‘De los mensajes secretos a la seguridad en nuestra vida cotidiana’ izenburupean.
José Ignacio Royo Prieto EHUko Matematika doktorea eta Injinerutza Goi Eskola Teknikoko irakaslea arduratuko da bigarren hitzaldiaz, zemendiaren 22an: ‘¿Hay matemáticas en las pajaritas de papel?’.
Azkenik, Pablo Fernández Gallardo UAM-en Matematika doktoreak eta UCM-n Fisika lizentziatuak amaituko dau berbaldien zikloa abenduaren 4an, ‘El secreto de Google’ izenburuko saioaren bidez.
Publiko orokorrari zuzendutako berbaldiek matematikea gizarteari hurreratzea dabe helburu, eguneroko bizitzan, kulturan, aurrerapen teknologikoetan, ekonomian, medikuntzan, injinerutzan edo arkitekturan elementu matematikoek daben garrantzia egiaztatzea, hain zuzen.
‘Matematikea ikasgai gatxa eta aspergarria izan da askorentzat eskola garaian, gizartean dauen irudia astuna eta gatxa izan arren eguneroko bizitzako alderdi gehienen oinarria da. Herrialdeen garapen ekonomiko eta teknologikoa matematika aplikazino zuzenen ondorioa da’, azaldu dabe antolatzaileek.
Matematikearen erabilerea beste zientzia batzuetara zabaltzen da, eguneroko jarduera gehienetara: sakelako telefonoa erabiltea, kamera digitala erabiltea, kutxazain batetik dirua ataratea, mapa bat erabiltea, satelite bidez telebista ikustea, ordenagailuak erabiltea, sarean nabigatzea, aseguru bat egitea, burtsan jokatu edo mailegua eskatzea, eraikinen eraikuntza eta abar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!