EHUk tona erdi CD eta DVD birziklatu ditu urte batean
2007-03-15 01:00Euskal Herriko Unibersidadea CD eta DVDak birziklatzeko zerbitzuari (Cederikar programeari) batu jakon lehenengo erakundeetako bat izan da eta urte batean tona erdi bat CD eta DVD birziklatzea lortu dau, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.
Busturialdea eta Ipar Uribe aurrez aurre Plateruenan
2007-03-15 01:00 BertsolaritzeaHonezkero ebatzi da nortzuk jokatuko daben aurtengo Bertsolari Gazteen XV. BBK Sariketea. Talde bakotxak saio bi eginda gero Busturialdekoak eta Ipar Uribekoak izan dira euren multzoetan irabazle.
Bilboko olerkariaren Pariseko egonaldia aztertuko dau Blas de Otero egunaren VIII. edizinoak
2007-03-15 01:00 jardunaldiakBlas de Oteroren eguna Bilboko Udalak uriko hiru idazle unibersalenen (Miguel de Unamuno, Gabriel Aresti eta Blas de Otero) memorian ezarri dituan ekitaldien barruan kokatzen da eta hiru jardunaldiok euren jaiotze egunetan ospatzen dira.
Bermeon, biztanleen % 60k euskerea darabil kalean
2007-03-15 01:00 Euskerea berbagaiAdinari jagokonez, edadeko bermeotarrek erabilten dabe gehien euskerea, % 80 inguruk; umeak dira bigarren, ia % 70ek erabilten dabelako; ostean, helduak: bitik batek egiten dau euskeraz kalean; eta, azkenik, gazteak dagoz, gitxien erabilten dabenak, % 36ko portzentajeagaz.
Eudelek eta HAEEk Bardintasun Legeari buruzko prestakuntza-jardunaldia antolatu dabe
2007-03-15 01:00Espainiako Diputaduen Kongresuan Bardintasun Legea gaur, martiak 15, onartuko dala eta, Euskadiko Udalen Elkarteak eta Herri Arduralaritzearen Euskal Erakundeak prestakuntza-jardunaldi bat antolatu dabe gaurko, Euskadiko udal arduradunei legeak jasoten dituan eta maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aplikau beharko dituen alderdi barriak ezagutarazoteko.
Bidegileak bildumako 44. eta 45. sortak argitaratu ditue
2007-03-15 01:00 KultureaKantagintza arloan, Julen Lekuonaren, Imanol Lartzabalen, Lourdes Iriondoren eta Maurizia Aldeiturriagaren bizitzea eta obrak jasoten dira. Ikerketa arloan, Pedro de Yrizar, Manex Goihenetxe, Jose Mari Larrarte eta Jose Basterretxea 'Oskillaso' dira protagonistak.
‘Bilbao Distrito Jazz’ programeak Kataluniako, NYeko eta bertoko artista oparoak ekarriko ditu
2007-03-15 01:00 MusikeaItxaso & Pera Yohaldre Trío (Euskal Herria), Rocío Falks Quintet (Katalunia), Pete Robbins&Centric (New York), Bruce Arkin Quartet (New York/Katalunia), Geny Barry Quartet (Katalunia) eta Benny Lackner Trio (NewYork) taldeek emongo dabez kontzertuak.
Balmasedako Boinas La Encartada Museoak 3.000 bisita baino gehiago jaso ditu hiru hilebetean
2007-03-14 01:00 kulturbizUrtarrilaren 10ean ateak zabaldu zituanetik 3.155 persona izan dira Balmasedako museoan. Urtarrilaren 11tik 14ra egindako ‘ateak zabalik’ jardunaldietan 1.704 lagunek bisitau eben, gehienak Balmaseda bertakoak.
Venus
2007-03-14 01:00 Zinema kritikakVenus komedia dramatiko bat da, baina erdikinean lotzen da, ez aurrera, ez atzera. Pelikula honetan alkar sekula ulertuko ez dabela emoten daben personen arteko hartu-emonen gaia jorratzen da; horri umorea, gizarte desbardintasunak eta sentsualidade ukutu interesgarria gehitu behar jakoz.
Buddy Guy izango da aurtengo Getxo & Blues jaialdiko izar nagusia
2007-03-14 01:00 MusikeaGetxoko XIX. Nazinoarteko Blues Jaialdiko izarra Buddy Guy Louisianako (AEB) bluesman handia izango da. Jaialdia bagilaren 8tik 10era izango da eta aurten Erromoko Santa Eugenia plazan egingo da.
Jaurlaritzeak, Generalitateak eta Xuntak hizkuntz politikako gaietarako lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe
2007-03-14 01:00 Euskerea berbagaiAkordioaren helburua hizkuntza-politikaren arloan erakunde horreen arteko lankidetzarako esparrua eta ildoak zehaztea da. Lankidetza-marko egonkor hau hiru urterako izenpetuko da, eta urtero berrikusi eta egokituko da.
Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Museoak Barrutik’ kanpainea abiarazo eta bisita gidatuak eta tailerrak eskainiko ditu
2007-03-14 01:00Foru erakundeko iturriek jakinarazo dabenez, edadekoen eta emakumeen alkarteentzat kultur eta aisialdirako jarduerak sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Eutsi!: ‘euskerea kalean badago, pantailetan be egon behar da’
2007-03-14 01:00 BarriketanDrama eta komedia lantzen dituan euskerazko filma zinema-aretoetan dago ikusgai honezkero
Vila 5 taldeak irabazi dau Debajazz Talde Barrien II. Lehiaketea
2007-03-13 01:00 MusikeaTalde Barrien Lehiaketan irabazle izanik, Vila 5 taldeak Elgetan erakutsitakoak disko batean, Errabal zigiluak datozen hilebeteetan argitaratuko dauen diskoan, aurkeztu ahal izango ditu, eta era horretara amaituko da 30 talde eta proiektu baino gehiagori leku egin deutsen lehiaketea.
Argentinako Laurak Bat euskal etxeak 130 urte bete ditu
2007-03-13 01:00 Euskaldunak munduanSasoi hareetan, asko ziran Euskal Herritik Argentinara joaten ziranak behar bila, bizimodua hobetzeko. Eta, holan, hainbat batu ziran suaren inguruan, gogoaren inguruan. Hori guztia eta iraun izana ospatu behar dala-ta, bazkideek jai berezia antolatu dabe.
UEUk argitaratutako liburu barrien aurkezpena
2007-03-13 01:00‘Ikus-entzunezko itzulpena’, ‘Softwarearen Ingeniaritzea’, ‘Amatasuna eta aitatasuna’, ‘Modernidade kapitalisteari kritikea’ eta ‘Maldetan sagarrak’ dira argitalpen barriak.
Hamaikak eta Ibaizabal Kultur Alkarteak enpresa bat sortu dabe Bilbo Handirako euskerazko telebistea kudeatzeko
2007-03-13 01:00Indarrak metatzea eta lan praktikoan be salto egitea erabagi dabe, ‘Bilbo Handia Ikusentzunezkoak S.A.’ enpresea sortuz, ondoko eskualdeetan telebista barri honen emisinoak zabaltzeko: Bilbo, Ezkerraldea, Enkarterriak, Uribe Kosta, Txorierri, Mungialdea eta Hego Uribeko zonalde zabal bat, Basauri, Arrigorriaga eta Galdakaoraino helduz.
V. Sagarrondotik martiaren 16an eta 17an
2007-03-13 01:00 MusikeaHernaniko karpa erraldoian, martiaren 16an, barikuan zabalduko ditu ateak Sagarrondotik jaialdiak, gaueko 21:30etan. Hurrengo taldeak izango dira bertan: Delorean, Skalariak, The James Taylor Quartet, The Bond Scott Band eta La Inconsciendia de Uoho.
Gureak be bai
2007-03-13 01:00 Euskerea berbagai1985eko apirilean Nazino Batuen Erakundeak Kontsumitzaileen Babeserako Artezarauak onartu zituan, eta horren ondorioz eskubideok nazinoarte mailako izaerea hartu eben. Halan da be, kontsumitzaileen babeserako Artezarau horreek Estaduen ikuspegitik preparauta dagozanez, ez dabez gurea lako hizkuntzetan berba egiten daben kontsumitzaileak eta erabiltzaileak kontuan hartzen.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...