Euskaltelek web orriaren diseinua barritu dau

Bizkaie! 2008-12-09 16:55

'Euskaltelek leiho barria edegi deutso gizarteari, Interneten bidez, eta ekintza barri hau martxan jarteak bultzadea eta konpromiso barria ekarriko deutsez eguneratzeari eta funtzionalidade, diseinu eta edukien garapen barriei', azaldu dabe konpainiatik.

Euskaltelek barritu egin dau www.euskaltel.com webgunea eta hainbat barrikuntza sartu ditu diseinuari eta edukiari jagokenez. Diseinuaren alorrean, egunean jarri da, dinamikoagoa eta koloretsuagoa baita, eta negozio-ildo bakotxaren arabera berariaz aukeratutako irudiak ditu. Edukiari eta funtzionalidadeari jagokenez, web orri barrian, erabiltzaileak datuak kudeatu eta produktuak kontratau leikez on line.

Bost ildoren arabera egituratu da: batetik, lau produktuen arabera (telefonia finkoa, telebista, Internet eta mugikorra) eta, bestetik, zerbitzu horrek barne hartzen dituen produktu konbinatuen arabera (duoak eta trioak). Hemendik aurrera, Euskaltelen webgunean zuzenean kontratau ahal izango dira produktuak eta zerbitzuak on line. Atal batetik bestera joateko modua be sinpletu egin da, erabiltzaileak intuizinoz topau daian bilatzen ari dan informazinoa. Holan, berbarako, telebistako programazinoa edota etxetik hurren zer saltoki dituan kontsultau ahal izango dau.

Hain zuzen be, webguneko nobedade nagusietako bat da 'Zure Euskaltel' izenekoa, bezeroarentzat berariaz diseinautakoa. Web-orriaren goiburu horretan, erabiltzaileak, erregistrau ostean, bere datu personalak aldatu, bere eskaeren egoerea kontsultau, eta kontratauta daukazan produktu eta zerbitzuei buruzko informazinoa, fakturak, kontsumoak eta abar kontsultau leikez.

Era berean, erabiltzaileak on line gestionau leikez produktuak, hau da, produktu batetik bestera alda daiteke, Euskaltelen Telebista Digitalean emoten dituen filmen eta futbol-partiden kontratazino-egoerea begiratu edo Banda Zabala kargau leike, besteak beste.

Gainera, webgune dinamikoa da; jentaurrean zabaldu ostean be proposamen barriak -komertzialak, kulturalak nahiz aisialdikoak- egiten jarraituko dau, erabiltzaileakaz etenbako komunikazino-loturak izateko.

Ekimen honegaz, egungo bezeroakaz eta bezero izan daitekezanakaz komuniketako elementu garrantzitsu bilakatu nahi dau webgunea Euskaltelek. 'Euskaltelek leiho barria edegi deutso gizarteari, Interneten bidez, eta ekintza barri hau martxan jarteak bultzadea eta konpromiso barria ekarriko deutsez eguneratzeari eta funtzionalidade, diseinu eta edukien garapen barriei', azaldu dabe konpainiatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu