Bizkaiko Emakumeen Asanbladeak jasoko dau 2008ko Bardintasunerako Emakunde Saria

Bizkaie! 2008-12-12 11:16

Asanbladea 1976. urtean sortutako mobimentu feministea da eta bere helburuak dira emakume eta gizonek bizitzaren alor guztietan eskubide bardinak izatea, bai hezkuntzan, osasunean, lanean, eta parte-hartze sozial eta politikoan be.

Aurkeztutako zortzi hautagaiak aztertu ondoren, Emakunde Sariaren epaimahaiak 2008ko Bardintasunerako Emakunde Saria Bizkaiko Emakumeen Asanbladeari emotea erabagi dau. Epaimahaiak balorau dau 30 urte baino gehiagotan alkarteak emakume eta gizonen bardintasunaren alde egin dauen lana, emakumeentzako askatasun eta justiziarako bideak zabalduz.

Asanbladea 1976. urtean sortutako mobimentu feministea da eta bere helburuak dira emakume eta gizonek bizitzaren alor guztietan eskubide bardinak izatea, bai hezkuntzan, osasunean, lanean, eta parte-hartze sozial eta politikoan be.

Sariko epaimahaiaren arabera, bardintasunaren aldeko kontzientziazinoaren alorrean 'ahalegin ugari egin ditu' Bizkaiko Emakumeen Asanbladeak urte honeetan: berbaldiak, ikastaroak, tailerrak eta bestelakoak antolatu ditu emakumeentzat, eta honegaz batera, Euskadiko Jardunaldi Feministen edizino guztien antolakuntzan parte hartu dau; holako ekintzakaz pentsamendu feministearen inguruko hausnarketea eta eztabaidea piztu nahi izan dau Asanbladeak.

Aldarrikapenaren alorrean be 'lan handia' egin dauela azpimarratu dabe, dibortzioaren eskubidearen alde, hezkuntza eta osasun ez sexista baten alde eta abortoaren eskubidearen alde, besteak beste.

Laguntza sozialean be 'nabarmena da Asanbladeak egindako lana'; emakumeei laguntzino juridikoa eskaini deutse banaketa, dibortzio, eta abortoagaz zerikusia daben prozesu judizialetan, bai legalizau aurretik eta baita ondoren be. Honegaz batera, familia planifikazinorako taldeak sortu ditu eta biolentziaren biktima izan diran emakumeentzat zerbitzuak aldarrikatu ditu.

Asanbladeak memoria historikoa suspertzen be ahaleginak egin ditu, izan be, 1982an Emakumeen Dokumentazino Zentroa sortu eban, Euskal Herriko mobimentu feministearen inguruko ekintza, ideiak gorde eta artxibetako helburuagaz. Zentro honek hartu-emon sareak sortzeko be balio izan dau: zentroaren bitartez emakumeak hartu-emonetan jar daitekez erakunde eta emakumeen taldeakaz, besteak beste.

Bestetik, Emakunde Sariaren epaimahaiak modu positiboan balorau ditu beste zazpi hautagaiak eta azpimarratu dau horreen artean batzuek izan daben 'izaera barritzailea'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu