Ehun mila lagunetik gora Vendee Globeko parte-hartzaileen sari banaketan
2009-05-25 14:51 Euskaldunak munduan120.000 persona baino gehiago batu ziran herriko hondartzan eta pantaila handi batean eskainitako estropadako momentu onenen irudiakaz hunkitu egin ziran barriro be abentura honetako protagonistak eszenatokitik agurtzen eben bitartean.
Norbert Sedlacek, VI. Vendee Globeko azken izarra
2009-03-18 10:09 Euskaldunak munduanPasa dan domekan heldu zan Sedlacek austriarra Les Sables d'Olonnera Vendee Globen, munduari itzulia, geldialdirik eta kanpoko laguntzino barik emoteko 126 egun, 5 ordu eta 31 minutu erabili ostean. Azkena izan arren, heroi batek merezidu dauen harrerea egin eutsen helmugara hurreratu ziran milaka lagunek.
Sailkapenean bigarren joian Roland Jourdain erretirau egin da
2009-02-02 16:40 Euskaldunak munduanRoland Jourdain-ek (Veolia Environnement) gaur goizean jakinarazo dau Vendée Globe bertan behera itxi dauela. Nabigatzailea, bigarrena sailkapenean, Azoreetara ailegau da eta barkuaren gilan daukan arazoaren ondorioz Les Sables d´Olonneko porturaino ezin izango dala ailegau ikusi dau. Jourdain helmugatik 1.200 miliara egoan.
Michel Desjoyeaux-ek irabazi dau Vendee Globe errekor eta guzti
2009-02-02 10:57 Euskaldunak munduan84 egunetan emon deutso Munduari Bira, bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzino barik
Desjoyeauxek (Foncia) bart arratsaldeko 16:11etan igaro dau Les Sables d´Olonneko portuko helmuga marra, 84 egun 3 ordu 9 minutu eta 8 segundo lehiaketan iraun ondoren eta 28.300 milia egin ondoren. Frantziarrak errekor barri bat ezarri dau estropada honetan, pasa dan edizinoko irabazleari, Vincent Riouri aurrea hartuz, honek 87 egun behar izan zituan eta.
Unai Basurkok bere herriaren omenaldia jaso dau
2009-01-27 10:22 Euskaldunak munduanPortugaleteko alkate jn.ak ondoko berbakaz Portugaleteko Udalaren bermea eta babesa erakutsi deutsoz Basurkori: 'Eskerrik asko, Unai, Portugaleteko eta Bizkaiko izena mundu osotik eroateagaitik. Badakizu beti izango dozula portugaletetarren beroa eta bermea. Vendée Globeko abentura honen ondoren, Pakea Bizkaiak proiektu barriei ekitea espero dogu'.
Ehundaka lagun Pakea Bizkaiari harrera beroa eskaintzen
2009-01-19 10:05 Euskaldunak munduanEhundaka lagunen harrerearen berotasunagaz sano emozionauta ikusi genduan Unai Basurko (Pakea Bizkaia), Vendee Globe bertan behera itxi behar izateagaitik triste baina etxera barkuagaz heltzeko modua izan dauelako pozik.
Pakea Bizkaia datorren zapatuan helduko da etxera
2009-01-15 11:06 Euskaldunak munduanVendée Globen (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzinorik barik) parte hartu ondoren, Unai Basurko Getxora hurreratzen ari da apurka-apurka, eta datorren zapatuan, urtarrilaren 17an helduko da.
Unai Basurko etxetik gero eta hurrago
2009-01-12 11:23 Euskaldunak munduanGaliziako Baionan egonaldi laburra egin ostean, gaur edo bihar itsasoratuko da Unai Basurko (Pakea Bizkaia) azken itsas-miliei aurre egiteko eta ezustekorik ezean, datorren astegoienean, urtarrilaren 17an ala 18an helduko da Getxora.
Pakea Bizkaia Cascaisera (Portugal) helduko da barikuan
2008-12-29 17:08 Euskaldunak munduanUnai Basurkok (Pakea Bizkaia) etxerako bidean jarraitzen dau, Kanariar Irlen parean, hurrengo barikuan, urtarrilak 2, Cascais herri portugaldarrera heldu aurretik. Bertan pare bat egun egingo ditu, gasolinea hartu eta Bizkaiko Golkoari aurre egin ahal izateko deskantsau eta eguraldiaren iragarpenak aztertzeko.
Unai Basurkok Ekuatorea zeharkatu dau etxerako bidean
2008-12-18 17:32 Euskaldunak munduanEtxerako bidean, Unai Basurko (Pakea Bizkaia) Ipar Hemisferioan dago honezkero Ekuatorea atzo arratsaldean, 19:45ean, zeharkatu ondoren. Nabigatzaile portugaletearrak adierazo dauenez, 'sekulako beroa egiten dau, 35 gradu inguru. Orain ontziaren popa edo atzealdean nago, iluntzeko freskuran'.
Indiar Ozeanoak biktima gehiago itxi ditu Vendee Globen
2008-12-16 17:26 Euskaldunak munduanMike Goldingek (Ecover) bere ontziko masta galdu dau estropada buruan egoanean. Era berean, arazo teknikoak tarteko, Jean-Baptiste Dejeantyk (Maisonneuve) be estropadan ezin dauela jarraitu adierazo dau.
Belaren familia handia Pakea Bizkaiagaz bat eginik
2008-12-15 11:48 Euskaldunak munduanUnai Basurkok (Pakea Bizkaia), barriz, Ipar Hemisferiorantz nabigatzen jarraitzen dau funtzionetan jarraitzen dauen lema bakarragaz, Ekuatoretik oso hur dago eta, ezustekorik ezean, 2009ko urtarrilaren 4-6rako edo heldu daiteke Getxora.
Loïck Peyronek Gitana Eightyren masta galdu dau
2008-12-11 11:40 Euskaldunak munduanVendee Globe estropadea hasi zanetik 31 egun pasau ondoren, Peyron bere ontziko masta galtzen dauen laugarren lehiakidea da.
Pakea Bizkaiaren etxerako bide luzea
2008-12-11 11:25 Euskaldunak munduanEz da erraza izango Pakea Bizkaia etxeraino ekartea lema bakar bategaz. Euskal nabigatzaileak, 10 korapiloko abiadurea ezin izango dauela gainditu kalkuletan dau, eta hau itsasoa egoera onean badago. Gainera, lemaren akzinoa gehiengora murriztu beharko dau, ahalik eta gitxien sufridu daian, brankan nagusian baino bela gehiago ezarriz.
Etenbako babes mezuek Pakea Bizkaia etxerantz bultzatzen dabe
2008-12-10 10:52 Euskaldunak munduan'Unaik hartu eikean erabagi bakarra hartu dau, hegoaldeko itsasoan lema bategaz bakarrik nabigatzea oso arriskutsua baita. Danok bagenkian legez, erabagi honen ondoren, Basurkok kalidade handiko nabigatzailea dala erakutsi dau barriro be', baieztatu dau Denis Horeauk, estropadako kirol zuzendariak.
Vendee Globen 28 egun egin ostean, etxera bueltan Unai Basurko
2008-12-09 11:32 Euskaldunak munduan Honezkero, sei dira estropadeari agur esan deutsienakKontuak kontu, lehorrera jotea baztertu eta Pakea Bizkaia Getxora ekarri gura dau Unai Basurkok. Ezustekorik ezean, urtarrilaren erdialdean helduko da etxera.
Arazoak Pakea Bizkaian
2008-12-04 12:25 Euskaldunak munduanUnai Basurkok (Pakea Bizkaia) zarata handi bat entzun dau gaur goizaldean zehar. Dana ondo egoala egiaztatzera urten dauenean, istriborreko timoiaren kaxako ainguraketa bat bere lekutik kanpora egoala konturatu da.
Icebergak dira orain arazo Vendee Globe estropadan
2008-12-04 10:05 Euskaldunak munduan Antolakuntzeak bigarren segurtasun atea iparralderantz mobidutea erabagi dau, inguru horretan zenbait iceberg ikusi ondorenEstropadea hasi zanetik hogeita hiru egun igaro diranean, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) miliak beteten jarraitzen dau. 'Azken egunak gogorrak izan dira, norabide askotan astintzen izan dauen itsasoagaz. Momentu honetan, gainera, fronte batek bultzatzen gaitu, iparreko 20 eta 25 miliako haizeakaz'.
Raphaël Dinellik bertan behera itxi leike vendee Globe
2008-12-01 17:31 Euskaldunak munduan Raphaël Dinelli (Foundation Ocean Vital) Trinidad uharterantz doa bela nagusiko drizan matxura bat izan ondorenBost izan dira dagoeneko estropadea bertan behera itxi behar izan daben proiektuak, eta beste bat gehiago dago orain arazoakaz, Raphaël Dinelli (Foundation Ocean Vital). Pasa dan zapatuan antolakuntzari bela nagusiko drizan matxura bat euakal eta konpondu ahal izateko Trinidad uharterantz joiala jakinarazo eutson.
Jérémie Beyouk bertan behera itxi dau Vendee Globe estropadea
2008-11-26 14:51 Euskaldunak munduanJérémie Beyou (Delta Dore) gaur goizean heldu da Brasilera, eta bertan Vendée Globe estropadea (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzarik barik) bertan behera itxiko dauela aurreratu dau.
Unai Basurkok Ekuatorea zeharkatu dau
2008-11-25 09:57 Euskaldunak munduan Ekuatore inguruko barealdietan egun txarrak pasau ondoren, bart zeharkatu dau 0 paraleloaBizkaitarraren hurrengo helburua Dee Caffari (Aviva) eta Arnaud Boissières (Akena Verandas) atrapetea izango da, bere aurretik, gitxi gorabehera ehun miliatara dagozan ontziak.
Unai Basurkok ia 300 milia jan deutsoz Vendee Globeko liderrari
2008-11-21 14:47 Euskaldunak munduanAzkeneko egunetan, bizkaitarrak bere lehiakide zuzenak diranakaz bizi izan dauen burruka partikularraren ondoren, Raphaël Dinelli (Fondation Ocean Vital) eta Rich Wilsoni (reat American III) abantaila polita atara deutse eta Pakea Bizkaiaren atzetik 116 eta 180 miliatara nabigatzen ari dira.
'Arriskurik hartzen ez dauenak ez dau irabazten', Unai Basurko milia bakotxa burrukatzeko prest Vendee Globen
2008-11-20 14:59 Euskaldunak munduan'Badakigu gure proiektua Vendée Globen dagozanena baino umilagoa dala, baino honek ez dau kentzen estropada honetan milia bakotxa burrukatzea'. Skipper bizkaitarrak indar eta segurtasun handia transmitiduten dau bere berbakaz.
Pakea Bizkaia olatuen ganean dantzan Cabo Verdera bidean
2008-11-18 14:53 Euskaldunak munduanDana ondo doa, aurrez planifikau bezela, Pakea Bizkaian. Unai Basurko hegoalderantz azkar nabigatzen ari da, Ipar-ekialdeko aldeko haizeagaz. Bere hurrengo helburua, Cabo Verdeko ugartedia bihar bertan zeharkatzea da, ezaguna dan Doldrumseko inguru gatxera heltzeko, Ekuatore inguruko barealdietara hain zuzen be.
Pakea Bizkaiak lehenengo denporale handia gainditu dau Vendee Globen
2008-11-12 09:58 Euskaldunak munduan'Benetan gogorra izan da, inguru honetako gogortasuna ondo ezagutzen dogu eta bagenkian hau pasau eitekeala. Orain haizea lasaitzen doa eta nabegazinoa hobea da. Oso ondo nago, ontzia be bai baina hau hasi baino ez da egin' adierazo dau Unai Basurkok
Vendée Globe'08, Unai Basurkoren amesa martxan honezkero
2008-11-10 11:53 Euskaldunak munduanBizkaiaren izena munduan zabaltzen jarraitzen dauen skipperraren amesa zita garrantzitsu honen urtekeran egotea zan eta hori bete dau honezkero. Orain, barriz, ia 25.000 itsas miliako ibilbidea osotzea eta Pakea Bizkaia belaontzia etxera ekartea da bizkaitarraren burukomin nagusia.
Halcon Viajesek Unai Basurkoren abenturea babestuko dau
2008-10-31 14:55 Euskaldunak munduanHalcón Viajesek 6.000 euroko balioa dauen txeke bat emon deutso Unai Basurkori, nabigatzaileak Pakea Bizkaia ontzian munduari bira emotea lortzen badau diruan bihurtuko dana.
Guascor Solar Corporation Pakea Bizkaiagaz bat eginik
2008-10-28 17:55 Euskaldunak munduanOraintsu sinatu dabe Guascoreko zuzendari komertzialak, Jose Toñak, eta Unai Basurkok Pakea Bizkaiaren babes akordioa, hurrengo zemendiaren 9an Les Sables d´Olonnen (Frantzia) hasiko dan Vendée Globe estropadan (Munduari bira bakarka, laguntzarik eta eskalarik barik) Basurkoren parte hartzea dala eta.
Unai Basurko: 'barkuagaz batera eboluzionau dot'
2008-10-27 13:27 Euskaldunak munduanBakarka eta geldialdirik barik, Vendee Globe estropada ospetsuan munduari itzulia emongo deutson itsas-gizon bizkaitarra
Unai Basurko urriaren 16an itsasoratuko da Les Sables d'Olonnerantz
2008-10-14 18:55 Euskaldunak munduanVende Globe Les Sabbles d’Olonnen hasiko da zemendiaren 9an, munduari itzulia da, eskala edo geldialdirik barik eta bakarka. Bizkaitarrak Open 60 Pakea Bizkaia belaontziagaz parte hartuko dau eta beragaz batera, urtekera puntuan beste 30 belaontzi izango dira. Ezustekorik ezean, lau bat hilebete beharko ditu ibilbide osoa egiteko.