Guascor Solar Corporation Pakea Bizkaiagaz bat eginik

Bizkaie! 2008-10-28 17:55   Euskaldunak munduan

Oraintsu sinatu dabe Guascoreko zuzendari komertzialak, Jose Toñak, eta Unai Basurkok Pakea Bizkaiaren babes akordioa, hurrengo zemendiaren 9an Les Sables d´Olonnen (Frantzia) hasiko dan Vendée Globe estropadan (Munduari bira bakarka, laguntzarik eta eskalarik barik) Basurkoren parte hartzea dala eta.

Pakea Bizkaiak Guascor Solar Corporationek eskainitako eguzki panelak ipini ditu dagoeneko, eragin ekologikorik bako energia iturri amaituezinekoa eskainiko deutsenak. Panel horreei esker, Pakea Bizkaiak osogai elektriko eta elektroniko desbardinen pilak kargau ahal izango ditu talde elektrogeno edo ontziaren motorra erabili barik.

Eguzki energia fotovoltaikoak, eguzki izpiei esker lortzen dan 'energia berdea' irudikatzen dau.Eguzki energia fotovoltaikoaren erabilerearen bidez energia fosila aurreztea eta CO2ren emisinoak
murriztea lortzen da eta horrexegaitik da ezaguna mundu mailan garapen iraunkorrerako energia bezela.

Guascor Solar Corporation, Guascor Talde barruko enpresea, eguzki energia fotovoltaikoko merkatuan nagusienetako bat da, eta produktu eta zerbitzu desbardinak eskaintzen ditu (Giltza eskura, promozinoa, Operazio & Mantenimendua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu