Halcon Viajesek Unai Basurkoren abenturea babestuko dau

Bizkaie! 2008-10-31 14:55   Euskaldunak munduan

Halcón Viajesek 6.000 euroko balioa dauen txeke bat emon deutso Unai Basurkori, nabigatzaileak Pakea Bizkaia ontzian munduari bira emotea lortzen badau diruan bihurtuko dana.

Halcón Viajesek 6.000 euroko balioa dauen txeke bat emon deutso Unai Basurkori, nabigatzaileak Pakea Bizkaia ontzian munduari bira emotea lortzen badau diruan bihurtuko dana.

Miguel Osunaren ordez, ipar zonako zuzendari komertziala dan Tomás Fernándezek, Viajes Ecuadoreko zuzendari komertzialak, Globalia taldeko agentzia minoristak, eta Estibalitz Diezek, publizidade eta marketin zuzendariak egin dabe txekea emoteko ekitaldia.

Laguntza honegaz, Halcón Viajes sponsor laguntzaile bezela igoten da Pakea Bizkaiara hurrengo Vendée Globe (Munduari bira bakarka, eskalarik eta laguntzarik barik) edizinoari begira. Holako laguntzakaz, estadu eta internazional mailan oihartzuna eukiko daben Euskal Herrian jaiotako kirol proiektuak bultzatu nahi ditu. Txeke honek 'mendeko estropadea' legez ezagutzen dan froga hau arrakastaz amaitzeko behar dan esfortzu handia saritzeko balio dau.

Unai Basurkoren Pakea Bizkaia hurrengo domekan, zemendiaren 9an, Les Sables d´Olonnetik (Frantzia) abiatzeko prest dago. Estropadeak iraungo dauen lau hileetan Unaik haize indartsuak, olatu handiak eta baldintza meteorologiko gogorrak topauko ditu munduko puntu desbardinetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu