Indiar Ozeanoak biktima gehiago itxi ditu Vendee Globen
2008-12-16 17:26 Euskaldunak munduanMike Goldingek (Ecover) bere ontziko masta galdu dau estropada buruan egoanean. Era berean, arazo teknikoak tarteko, Jean-Baptiste Dejeantyk (Maisonneuve) be estropadan ezin dauela jarraitu adierazo dau.
Mike Goldingek (Ecover) bere ontziko masta galdu dau estropada buruan egoanean. Era berean, arazo teknikoak tarteko, Jean-Baptiste Dejeantyk (Maisonneuve) be estropadan ezin dauela jarraitu adierazo dau.
Nabigatzen 37 egun igaro ondoren, munduko bela ozeaniarrean garrantzitsua dan estropadeak, Vendée Globe ezagunak (Munduari Bira belaz, bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzinorik barik) biktima gehiago ixten jarraitzen dau.
Estropada buruan joiala, Mike Goldingek (Ecover) bere ontziko masta galdu dauela jakinarazo deutso estropadako antolakuntzeari eta 1000 miliatara daukan Australiarantz abiatuko dala esan dau. '55 korapiloko haizeakaz nabigatzen ari nintzan 'soinu' handi bat entzun dodanean, eta kabinara sartu naz soinua amaitzean barriro urteteko. Dana pasau danean, masta ontzian zeharkatuta egoan. Ontziak kalte batzuk ditu, baina ez garrantzi handikoak. Ezpeleta salbau ahal izan dot, baina belak galdu dodaz. Disgusto handia daukat, baina ezin dot gauza handirik egin' adierazo dau nabigatzaile ingelesak.
Beste alde batetik, Jean Pierre Dickek (Paprec-Virbac 2) atzo ur azalean egoan objektu bategaz jo ondoren istriborreko lemako finkatze euskarria kaltetu zala azaldu eban. Dickek abiadurea murriztu dau arazo hau konpondu ahal izateko.
Horrezaz gan, Jean-Baptiste Dejeantyk (Maisonneuve) be arazo teknikoak tarteko, holan ezin dauela jarraitu eta gaur goizean Hegoafrikarantz abiatuko dala esan dau.
Kontuak kontu, Dominique Wavre (Tememos II) eta Bernard Stamm (Cgeminees Poujoulat) suitzarren ondoren, Indiar ozeanoak hiru biktima barri itxi ditu. Estropada erdia oraindino bete ez danean, hamar dira dagoeneko bertan behera itxi behar izan daben nabigatzaileak, eta bik arazo larriakaz jarraitzen dabe, Mike Goldingek (Ecover) eta Jean Pierre Dickek (Paprec-Virbac 2).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!