'Arriskurik hartzen ez dauenak ez dau irabazten', Unai Basurko milia bakotxa burrukatzeko prest Vendee Globen

Bizkaie! 2008-11-20 14:59   Euskaldunak munduan

'Badakigu gure proiektua Vendée Globen dagozanena baino umilagoa dala, baino honek ez dau kentzen estropada honetan milia bakotxa burrukatzea'. Skipper bizkaitarrak indar eta segurtasun handia transmitiduten dau bere berbakaz.

Vendée Globe estropada buruan doazen parte-hartzaileak heldu dira dagoeneko Ekuatore inguruko barealdietara. Unai Basurko (Pakea Bizkaia), barriz, Senegaleko kostan dago eta hurrengo egunetan helduko da latitude horreetara.

Loïck Peyron (Gytana Eighty) da estropadan jaun eta jabe zazpi egun jarraian sailkapen bigarrena dan Sébastien Josseetik (BT) 40 milia baino gehiagoko distantziara.

Danek beldurra daukotsen ingurualde horrek, flota guztia pasabide bakar batera bideratzea behartzen ditu nabigatzaileak, baina bi skipperek ganerako parte-hartzaileak hartutakoa baino Ekialderagoko bide bat hartzea erabagi dabe. Horreeetako bat Unai Basurko (Pakea Bizkaia) skipper portugaletetarra da, eta bestea Jonny Malbon (Artemis). Parte meteorologikoa ondo aztertu ondoren, beste bide hau hartzea erabaki dabe. 'Badakit bide hau hartzea arriskutsua izan daitekeela, alde honetan haize aldaketak oso azkarrak eta aurretik ikusi ezin diranak baitira, baina aukera desbardinak begiratu ondoren, hau aukeratu dot. Txarto urtetan badau ez da ezer pasetan, milia batzuk bakarrik izango dira lehenengoei jagokenez, baina ondo urtetan badau Jonnyk (Artemis) eta nik aurrekoei milia asko kenduko deutseguz, arriskatzen ez dauenak ez dau irabazten' dino Unai Basurkok. 'Momentu hauetan 11 korapiloko abiaduran noa, bela handia eta spia jasota ditut eta segituan spi handia jasoko dot (bela superfizie handiena dauena)'.

'Badakigu gure proiektua Vendée Globen dagozanena baino umilagoa dala, baino honek ez dau kentzen estropada honetan milia bakotxa burrukatzea'. Skipper bizkaitarrak indar eta segurtasun handia transmitiduten dau bere berbakaz.

Bizkaiko Golkoko denboralea kalterik barik pasau ondoren, Basurko oso animauta dago.

Bien bitartean, tenperatura altuakaz eta % 80ko hezetasunagaz gatxa da ontziko bizimodua, eta Basurko okerrenerako preparetan hasi da. Afeitau on bat, eguzki krema ugari eta ur asko dira hartu beharreko lehen neurriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu