Raphaël Dinellik bertan behera itxi leike vendee Globe

Bizkaie! 2008-12-01 17:31   Euskaldunak munduan
Raphaël Dinelli (Foundation Ocean Vital) Trinidad uharterantz doa bela nagusiko drizan matxura bat izan ondoren

Bost izan dira dagoeneko estropadea bertan behera itxi behar izan daben proiektuak, eta beste bat gehiago dago orain arazoakaz, Raphaël Dinelli (Foundation Ocean Vital). Pasa dan zapatuan antolakuntzari bela nagusiko drizan matxura bat euakal eta konpondu ahal izateko Trinidad uharterantz joiala jakinarazo eutson.

Nabigazinoko hiru lehenengo asteak igaro diranean, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) sendo jarraitzen dau Vendée Globen (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzarik barik). Baikor eta gogotsu dago, naiz eta estropadako azkeneko egunetan neke puntua igarri.

Unai Basurkok adierazo dauen legez, 'egun gogorrak pasau dodaz, etenbako haize aldaketakaz eta azkeneko egun honeetan oso erne ibilten behartu naben hogeita hamar korapilo baino gehiagoko haize boladakaz. Baina Pakea Bizkaia ondo erantzuten ari da eta ni be oso pozik nago, jasanezineko beroa atzean ixten hasi garelako eta hotzerako erropea jazten hasi garelako'.

Santa Helenako antizikloia bere ohiko lekuan jarri da barriro be eta honi esker, flotako azkeneko taldeak, Unai dagoen taldeak, Buena Esperanza Lurmuturrerantz ia bide zuzena hartu ahal izango dau, nahiz eta oraindino aste bat baino gehiago falta helburu hori lortzeko.

Basurkok aste bete barru pasauko dau antolakuntzak ezarri dauen lehenengo atea. Derrigorrezko pasabide bat da parte-hartzaile guztientzat, flota kontrolau ahal izateko eta segurtasun neurriengaitik. Ate horreek, icebergakaz topo egiteko aukerea murrizten dabe. Hau izango da skipperrek Hornos Lurmuturreraino heldu arte pasau beharko dituen ateetatik lehenengoa.

Estropadearen gogortasuna parte-hartzaileak sufriduten dagozan arazoetan ikusi ahal izan da. Berrogeita bat nabigatzaileek lortu dabe munduari bira hau amaitzea Vendee Globe estropadearen historia guztian, tartean, Jose Luis de Ugarte bizkaitarrak (Goian Bego) 1993an. Edizino honetan, bost izan dira dagoeneko estropadea bertan behera itxi behar izan daben proiektuak, eta beste bat gehiago dago orain arazoakaz, Raphaël Dinelli (Foundation Ocean Vital). Pasa dan zapatuan antolakuntzari bela nagusiko drizan matxura bat euakal eta konpondu ahal izateko Trinidad uharterantz joiala jakinarazo eutson.

Bien bitartean, Unai pozik dago 'abentura gatx honetan gure proiektuak bizirik jarraitzen dauelako, eta beti esan izan dodan legez, gure helburua Munduari Bira hau amaitzea da, beste patroi batzuk, zoritxarrez, ezin dabe gauza bardina esan' arazo desbardinengaitik etxera bueltau behar izan daben beste lehiakideak gogora ekarriz.

Gaur, astelehena, Sébastien Jossek (BT) jarraitzen dau lehenengo postuan, Loïck Peyronetik (Gitana Eighty) 26,4 miliatara eta Yann Eliesek (Generali) osotzen dau podiuma 47,7 miliatara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu