Norbert Sedlacek, VI. Vendee Globeko azken izarra
2009-03-18 10:09 Euskaldunak munduanPasa dan domekan heldu zan Sedlacek austriarra Les Sables d'Olonnera Vendee Globen, munduari itzulia, geldialdirik eta kanpoko laguntzino barik emoteko 126 egun, 5 ordu eta 31 minutu erabili ostean. Azkena izan arren, heroi batek merezidu dauen harrerea egin eutsen helmugara hurreratu ziran milaka lagunek.
Pasa dan domekan heldu zan Sedlacek austriarra Les Sables d'Olonnera munduari itzulia, geldialdirik eta kanpoko laguntzino barik emoteko 126 egun, 5 ordu eta 31 minutu erabili ostean. Azkena izan arren, heroi batek merezidu dauen harrerea egin eutsen helmugara hurreratu ziran milaka lagunek. Berrogeita zazpi urteko austriarrak beharra bertan behera itxi, Vienako tranbia gidaria zan, eta bela munduan sartu zan buru-belarri. Berak egindako zortzi metroko belaontziagaz munduari bueltea emon eutson eta aurten, historian sartu da Vendee Globen parte hartuz.
Lehenengo sailkatu eta probako errekorra (84 egun eta 3 ordu) ezarri dauen Michel Desjoyeaux frantziarrak baino 42 egun gehiago behar izan ditu Sedlacek jn.ak. Aitagarria, historian bakarra dala frantziarra Vendee Globe birritan irabazi dauena.
Aurtengo Vendee Globe azken urteotako gogorrena izan da. Hogeita hamar belaontzi abiatu ziran, tartean, Unai Basurko portugaletearraren 'Pakea Bizkaia', eta 11 baino ez dira heldu helmugara. Historiarako datuakaz jarraituz, aurten lehenengoz heldu dira helmugara bi emakume: Dee Caffari (99 egun) eta Samantha Davies (95 egun) britainiarrak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!