Pakea Bizkaia datorren zapatuan helduko da etxera

Bizkaie! 2009-01-15 11:06   Euskaldunak munduan

Vendée Globen (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzinorik barik) parte hartu ondoren, Unai Basurko Getxora hurreratzen ari da apurka-apurka, eta datorren zapatuan, urtarrilaren 17an helduko da.

Nabigatzen 69 egun iraun ondoren, Basurko Abratik barrena sartuko da Pakea Bizkaian goizeko 10:30ak aldera, ekitaldi honetara gehitu nahi diran bertako ontziez lagunduta, eta Bizkaiako Zubiraino joango da bertara hurreratuko diran zale guztiak agurtzeko.

Ibilbide honen ondoren, nabigatzaile portugaletearra Getxorantz abiatuko da, 11:45 aldera bere Pakea Bizkaia kirol portuan amarretako eta bertan harrera bero bat emoteko itxarongo deutsen agintari, zale, lagun eta familiartekoei agurtzeko.

Harrera honetan, xumea baino beroa izango dana, jai egun batez disfrutau ahal izango da herri-dastaketa, musika eta kirol portuko pasealekuan txikientzat egun osoan zehar preparauko diran jarduera eta tailerrakaz, beti be eguraldia ona bada.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu