Pakea Bizkaiaren etxerako bide luzea

Bizkaie! 2008-12-11 11:25   Euskaldunak munduan

Ez da erraza izango Pakea Bizkaia etxeraino ekartea lema bakar bategaz. Euskal nabigatzaileak, 10 korapiloko abiadurea ezin izango dauela gainditu kalkuletan dau, eta hau itsasoa egoera onean badago. Gainera, lemaren akzinoa gehiengora murriztu beharko dau, ahalik eta gitxien sufridu daian, brankan nagusian baino bela gehiago ezarriz.

Vendée Globe estropadea derrigor amaitu behar izan ondoren, Unai Basurkok etxerako bidea Pakea Bizkaiagaz egitea erabagi dau, holan abentura hau alkarregaz amaitu ahal izateko. Ontziaren egoerak eta eguraldiak ixten badeutsie, Basurkok Getxoko portura urtarrileko lehenengo hamabostaldian heltzea espero dau.

'Nire buruak eta nire bihotzak egun gehiagoz Pakea Bizkaiagaz nabigatzeko beharra daukie. Hamar egun baino gehiago baldintza txarrakaz egon naz eta momentu honetan hau behar dodala sentiduten dot, ontziagaz eta itsasoagaz barriro topo egitea. Estropadan ez jarraitzeak suposatzen dauen kolpea gainditzeko dagoan modurik onena da', dino animatuago dagoan Basurkok.

Edozelan be, ez da erraza izango Pakea Bizkaia etxeraino ekartea lema bakar bategaz. Euskal nabigatzaileak, 10 korapiloko abiadurea ezin izango dauela gainditu kalkuletan dau, eta hau itsasoa egoera onean badago. Gainera, lemaren akzinoa gehiengora murriztu beharko dau, ahalik eta gitxien sufridu daian, brankan nagusian baino bela gehiago ezarriz, eta banda horretako deriba metro erdi batera bajatuz, lema ur gainean egon daitekezan objektuetatik babesteko.

Basurkok aukera bat baino gehiago ditu egoera honetan Getxoko portura heldu ahal izateko. 'Ekuatoreko bidean, behar izan ezkero, Santa Helena irla eta Ascension dodaz buruan. Ia denpora guztian zehar aldeko haize leunakaz eta itsaso onagaz nabigatuko dot, eta aurtza talketatik babesten, naiz eta arriskua dagoala jakin', ziurtatu dau Basurkok.

Hego ekialdeko aldeko haizeek hurrengo 2.000 miliatan zehar lagunduko deutse, Ekuatorera heldu arte. Gero, istriborreko bandako alisioagaz, iparralderantz abiatuko da, kanariar Irletara heldu ahal izateko. Bertan, egoera meteorologikoa aztertu ondoren, erabagi bat hartu beharko dau. Portimaoko edo Azoreetako portuak dagoz Basurkok aukeratu leikezan
aukeren artean, baina oraindino goiz da eta egunez egun Ipar latitudea irabazi beharko dau.

Abenturea ez da oraindino amaitu nabigatzaile bizkaitarrarentzat, etxera heltzea falta da. Erraza izango ez dan bide bat da, baina Unai Basurkok eta Pakea Bizkaiak merezidu daben harrerea izateko aukerea izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu