Icebergak dira orain arazo Vendee Globe estropadan

Bizkaie! 2008-12-04 10:05   Euskaldunak munduan
Antolakuntzeak bigarren segurtasun atea iparralderantz mobidutea erabagi dau, inguru horretan zenbait iceberg ikusi ondoren

Estropadea hasi zanetik hogeita hiru egun igaro diranean, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) miliak beteten jarraitzen dau. 'Azken egunak gogorrak izan dira, norabide askotan astintzen izan dauen itsasoagaz. Momentu honetan, gainera, fronte batek bultzatzen gaitu, iparreko 20 eta 25 miliako haizeakaz'.

Klima aldaketaren ondorioak Vendée Globe (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzarik barik) estropadan be nabarmentzen hasi dira, icebergak ezohiko latitudeetan agertu diralako. Egoera atipiko honen aurrean, estropadako zuzendaritzeak bigarren atearen posizioa aldatzeko erabagia hartu dau, Kerguelen atearena hain zuzen be. Satelite bidez ikusi ahal izan dan legez, icebergak dagoz inguru horretan, eta 130 milia iparralderantz eta 600 milia mendebalderantz mobidu dabe ate hau arriskuari aurre egiteko.

Estropadea hasi zanetik hogeita hiru egun igaro diranean, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) miliak beteten jarraitzen dau. 'Azken egunak gogorrak izan dira, norabide askotan astintzen izan dauen itsasoagaz. Momentu honetan, gainera, fronte batek bultzatzen gaitu, iparreko 20 eta 25 miliako haizeakaz. Haizea gure alde daukagu, eta azkar nabigatzen eta milia asko egiten gabiz' adierazo dau Unaik.

Azken egunetan, Basurkok arazo txiki bat euki dau, Pakea Bizkaiaren kabinan ura sartzen jakon eta. 'Ura sartzen zaneko zuloak tapau dodaz honezkero. Kabina barruan ura
eukitea eta xukatzen egotea deserosoa zan'
esan dau nabigatzaileak. Nabigatzaile portugaletearra hegoalderantz doa. Berak kontetan dauen legez, 'inguru hotz batera heltzen ari garela nabaritzen da. Oraingoz tenperatura ona da, baina hotza astebete barru edo hasiko da. Ur jantzia dagoeneko behar-beharrezkoa da gau eta egun'.

Bine bitartean, Sébastien Jossek (BT) jarraitzen dau estropada buruan eta Yan Eliès (Generali) eta Jean Pierre Dick (Paprec Virbac) 41,9 eta 43,2 miliatara ditu. Zenbait aste estropadako buru izan eta gero, Loïck Peyron (Gitana Eighty), laugarren postura joan da. Flota buruan dagozanak, alkarregaz abiatzen ari dira lehengo atea pasetako helburu horretara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu