Unai Basurko urriaren 16an itsasoratuko da Les Sables d'Olonnerantz

Bizkaie! 2008-10-14 18:55   Euskaldunak munduan

Vende Globe Les Sabbles d’Olonnen hasiko da zemendiaren 9an, munduari itzulia da, eskala edo geldialdirik barik eta bakarka. Bizkaitarrak Open 60 Pakea Bizkaia belaontziagaz parte hartuko dau eta beragaz batera, urtekera puntuan beste 30 belaontzi izango dira. Ezustekorik ezean, lau bat hilebete beharko ditu ibilbide osoa egiteko.

Unai Basurko Portugaleteko itsasgizona etzi, hilak 16, abiatuko da Getxoko Kirol Portutik Les Sabbles d’Olonnera, izan be, zemendiaren 9an hasiko da bertan, Vende Globe, munduari itzulia, eskala edo geldialdirik barik eta bakarka. Bizkaitarrak Open 60 Pakea Bizkaia belaontziagaz parte hartuko dau eta beragaz batera, urtekera puntuan beste 30 belaontzi izango dira. Ezustekorik ezean, lau bat hilebete beharko ditu ibilbide osoa egiteko.

Ibilbideari jagokonez, Atlantiko itsasoa zeharkatuko dabe lehenengo Buena Esperanza Lurmuturrera heltzeko; handik Indiko itsasoan zehar Australiara joko dabe eta behin Pazifikotik, Hornos Lurmuturra atzean itxi eta Frantziarako bidea hartuko dabe azkenik.

Aurkezpen ekitaldian, Unai Basurkok adierazo dau Vende Globen urtekera puntuan egotea, parte hartzeko aukerea izatea amesa dala berarentzat, sano garrantzitsua. 'Betidanik gura izan dot estropada honetan parte hartzea. Gainera, edizino honetan konpetentzia oso gogorra da eta urtekeran egotea niretzat ospatzekoa da' adierazo dau portugaletearrak. Ezustekorik ezean, 100 bat egun beharko dituala munduari itzulia emoteko esan dau baina, jakina, itsasoan ezustekoak be izaten dirala eta, beraz ez dagoala ezer aurreratzerik, Vende Globe estropada bat baino gehiago biziraupen proba bat dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu