Michel Desjoyeaux-ek irabazi dau Vendee Globe errekor eta guzti
2009-02-02 10:57 Euskaldunak munduanDesjoyeauxek (Foncia) bart arratsaldeko 16:11etan igaro dau Les Sables d´Olonneko portuko helmuga marra, 84 egun 3 ordu 9 minutu eta 8 segundo lehiaketan iraun ondoren eta 28.300 milia egin ondoren. Frantziarrak errekor barri bat ezarri dau estropada honetan, pasa dan edizinoko irabazleari, Vincent Riouri aurrea hartuz, honek 87 egun behar izan zituan eta.
Vendee Globe lehenengo aldiz irabazi ebanetik zortzi urte pasau diranean, Michel Desjoyeauxek (Foncia) bere izena barriro be erantsi dau Vendée Globeko (Munduari Bira belaz bakarka, eskalarik eta laguntzinorik barik) irabazleen zerrendara. Desjoyeauxek bart arratsaldeko 16:11etan igaro dau Les Sables d´Olonneko portuko helmuga marra, 84 egun 3 ordu 9 minutu eta 8 segundo lehiaketan iraun ondoren eta 28.300 milia egin ondoren. Frantziarrak errekor barri bat ezarri dau estropada honetan, pasa dan edizinoko irabazleari, Vincent Riouri aurrea hartuz, honek 87 egun behar izan zituan eta.
Ontzi ugari batu dira Desjoyeauxi harrerea egiteko eta Les Sables d´Olonneko kanaleraino lagundu deutse. Bertaraino txapelduna agurtzeko milaka zale hurreratu dira. 'Hau sinistezina da, magikoa eta ezin da deskribidu. Orain momentu honetaz disfrutauko dot eta beranduago gogoeta egingo dot lortutakoaz', esan dau frantziarrak bertan egozan guztien oihu eta txaloen artean.
Estropadea ez zan ondo hasi frantziarrarentzat, lehenengo 200 milia egin ondoren portura bueltau behar izan eban arazo elektriko baten ondoren. Zorionez arazoa konpondu ahal izan eben eta zemendiaren 11an estropadan sartu zan barriro. Beste parte-hartzaileak gainditzen joan zan eta honi esker Vendée Globeko seigarren edizino honetako irabazlea izan da.
Podiumeko bigarren eta hirugarren postuak erabagiteko dagoz oraindino. Roland Jourdain (Veolia Environnement), bigarren postuan da helmugatik ia 1.000 miliatara, -matxura garrantzitsu bategaz eta hurrengo orduetan erabagiko dau jarraitu leiken ala ez-, eta bere atzean Armel Le Cléac´h (Brit Air). Beste alde batetik, antolakuntzak Vincent Riouri (PRB) sari bezela hirugarren postua emongo deutso, Les Sables d´Olonnera hirugarren postuan helduko dan nabigatzaileagaz batera konpartiduteko, Jean Le Cam (VM Materiaux) salbatu izanagaitik.
Gogoratu, 30 nabigatzaile abiatu ziran pasa dan zemendiaren 9an, baina gaur egun 11 dira gogortasun eta gorabeherez markauta egon dan abentura handi hau amaitzeko aukerea dabenak.
Unai Basurkoren (Pakea Bizkaia) kasuan bezela, lehiaketan ia hilebete bat egon ondoren, estropadea bertan behera itxi behar izan eban lema bateko kaxa hausi ondoren. Basurkok etxera bere kabuz eta Pakea Bizkaia bueltetea erabagi eban orduan. Ez da gauza bera Iparralderantz nabigatzea, ontzia indartu barik, eta eguneko 24 ordutan zehar zelatan egotea; hegoaldeko aldeko haizeen laguntzaz nabigatzen, edo lehiaketan jarraitzea hegoaldeko haize eta itsasoei aurre egiten, bere osotasuna eta beste parte-hartzaileena arriskuan jarriz, ontziak erantzuten ez badau, honeen laguntzinoaa eskatu behar izango ebalako.
Etxerako bidea ez zan erraza izan, ontziaren matxureagaz, eta Basurko geldiro-geldiro hurreratzen joan zan, Cascaisen (Portugal) eta Galizian geldialdiak eginaz. Pasa dan urtarrilaren 17an heldu zan Getxoko bere egoitzara, eta bertan ehundaka persona batu ziran ondoetorri beroa eta babes osoa emoteko.
Oraingoan ezin izan dau lortu, baina Pakea Bizkaiako jarraitzaileek ez dabe ahaztuten Basurko Mundu Bira batean (Velux 5 Océanos) podiuma lortzen lehenengo nabigatzaile espainiarra izan dala eta bakarka munduari buelta emoten bizirik jarraitzen dauen espainiar bakarra dala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!