Unai Basurkok Ekuatorea zeharkatu dau etxerako bidean
2008-12-18 17:32 Euskaldunak munduanEtxerako bidean, Unai Basurko (Pakea Bizkaia) Ipar Hemisferioan dago honezkero Ekuatorea atzo arratsaldean, 19:45ean, zeharkatu ondoren. Nabigatzaile portugaletearrak adierazo dauenez, 'sekulako beroa egiten dau, 35 gradu inguru. Orain ontziaren popa edo atzealdean nago, iluntzeko freskuran'.
Etxerako bidean, Unai Basurko (Pakea Bizkaia) Ipar Hemisferioan dago honezkero Ekuatorea atzo arratsaldean, 19:45ean, zeharkatu ondoren. Nabigatzaile portugaletearrak adierazo dauenez, 'sekulako beroa egiten dau, 35 gradu inguru. Orain ontziaren popa edo atzealdean nago, iluntzeko freskuran'.
Basurkok egunez egun eguraldi-iragarpenak ikusi behar izango ditu etxera geldierarik barik heldu ahal izango dan erabagiteko. Bere ideia Getxoraino (Bizkaia) nabigatzea da, urtarrileko lehenengo astean heltzeko, baina iragarpenak lasaitasunez begiratu beharko ditu egunotan Kanarietatik Finisterrerainoko bidea konplikatua izaten baita. Momentuz, eguraldi-iragarpena ona da, Cabo Verderaino, aldeko haizeakaz. Inguru horretara heltzen danean, orduantxe erabagiko dau skipperrak aurrera egin leiken ala ez.
Oraingoz, Pakea Bizkaia, lema bakarragaz nabigau arren, ondo erantzuten ari da. 'Lasai nago eta erritmo onean nabigatzen', azaldu dau nabigatzaileak.
Beste alde batetik, gaur goizean bertan Yann Elièsek (Generali) femurra apurtu dau ontziaren aurrealdean maniobratzen ebilenean. Marc Guillemotek (Safran) bidetik urten eta Elièsen posizinorantz abiatu da, antolakuntzeak zauritua bertatik zelan atarako daben pentsetan dauen bitartean.
Bien bitartean, Vendée Globeko edizino honetan jarraitzen daben 19 lehiakideak abiadura handiz doaz Ozeano Pazifikorantz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!