Arazoak Pakea Bizkaian

Bizkaie! 2008-12-04 12:25   Euskaldunak munduan

Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) zarata handi bat entzun dau gaur goizaldean zehar. Dana ondo egoala egiaztatzera urten dauenean, istriborreko timoiaren kaxako ainguraketa bat bere lekutik kanpora egoala konturatu da.

Momentu honetan 50eko norabidea egiten ari da Santa Helenako antizikloirantz, izan be, konponketea nahikoa konplikatua danez, Unaik parte meteorologikoa begiratu behar dau orain, dagoan lekuan haize ugari baitago eta ezin dauelako ontzia bertan gelditu kalteak balorau ahal izateko.

Pakea Bizkaia Atlantiko erdian dago, hego Amerikako eta Afrikako kostetatik ia distantzia berean, zehatz esateko Ciudad del Cabotik 1730 miliatara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu