Unai Basurkok bere herriaren omenaldia jaso dau
2009-01-27 10:22 Euskaldunak munduanPortugaleteko alkate jn.ak ondoko berbakaz Portugaleteko Udalaren bermea eta babesa erakutsi deutsoz Basurkori: 'Eskerrik asko, Unai, Portugaleteko eta Bizkaiko izena mundu osotik eroateagaitik. Badakizu beti izango dozula portugaletetarren beroa eta bermea. Vendée Globeko abentura honen ondoren, Pakea Bizkaiak proiektu barriei ekitea espero dogu'.
Unai Basurkori omenaldi beroa egin eutsen atzo Portugaleteko Udaletxean. Ekitaldian, alkateak, Mikel Torresek, eta Kirol Zinegotziak, Angel Anerok, Vendée Globen (Munduari bira belaz, bakarka, laguntzarik eta eskalarik barik), munduko kirol proba gogorrenean, parte hartzeagaitik opari bat egin deutse.
Alkate jn.ak ondoko berbakaz Portugaleteko Udalaren bermea eta babesa erakutsi deutsoz Basurkori: 'Eskerrik asko, Unai, Portugaleteko eta Bizkaiko izena mundu osotik eroateagaitik. Badakizu beti izango dozula portugaletetarren beroa eta bermea. Vendée Globeko abentura honen ondoren, Pakea Bizkaiak proiektu barriei ekitea espero dogu'.
Basurko, bere aldetik, oso pozik azaldu da omenaldi honegaz: 'Polita da beti zure herrian omenaldi bat jasotea, normalean gatxean izaten dalako. Bizkaiaren eta Euskal Herriaren izena, eta Pakea, mundu osotik eroaten jarraitzea espero dot. Pakea Bizkaiak defendiduten dituan baloreak bezela, alkartasuna, ingurumenagazko errespetua, lankidetzea eta bestelakoak... Gazteei balore horreek erakustea espero dogu, bela mundura erakarteaz gan', adierazo dau nabigatzaileak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!