Vendée Globe'08, Unai Basurkoren amesa martxan honezkero
2008-11-10 11:53 Euskaldunak munduanBizkaiaren izena munduan zabaltzen jarraitzen dauen skipperraren amesa zita garrantzitsu honen urtekeran egotea zan eta hori bete dau honezkero. Orain, barriz, ia 25.000 itsas miliako ibilbidea osotzea eta Pakea Bizkaia belaontzia etxera ekartea da bizkaitarraren burukomin nagusia.
Les Sables d'Olonnera milaka lagun hurreratu ziran atzo, hilak 9, historiako seigarren Vendee Globeko 30 parte-hartzaileak agurtzera. Aurten, zazpi herrialdetako 30 parte-hartzaile dira, tartean bi emakume eta estropadea irabaztera doazenen asmoa, 2004-2005eko edizinoan Vincent Riouk ezarritako errekorra (87 egun) apurtzea da. Munduari itzulia, bakarka eta eskala barik, munduko estropada gogorrena da eta Jose Luis Ugarte getxotarra (1993an) eta Unai Basurko portugaletearra dira aparteko hitzordu honetan parte hartu daben bizkaitar bakarrak.
Unai Basurkok munduari buelta osoa emon eutson bakarka Velux Five Oceans 2006-2007 estropadan eta hirugarren sailkatu zan baina oraingo hau abentura gogorragoa da, izan be, lau urterik behin egiten dan Vendée Globen ez dago geldialririk
Bizkaiaren izena munduan zabaltzen jarraitzen dauen skipperraren amesa zita garrantzitsu honen urtekeran egotea zan eta hori bete dau honezkero. Orain, barriz, ia 25.000 itsas miliako ibilbidea osotzea eta Pakea Bizkaia belaontzia etxera ekartea da bizkaitarraren burukomin nagusia.
Orain Kanarietara bidean doaz skipperrak eta hortik aurrera Cabo Verde, Buena Esperanza Lurmuturra, Ozeano Indikoa, Australia hegoaldea, Ozeano Pazifikoaren hegoaldea eta Hornos Lurmuturra izango dira ibilbideko zatirik gogorrenak.
Lehenengo itsas-miliak be ez dira gozoak izango, izan be, pronostikeon arabera, 60 kilometro orduko hego-ekialdeko haizea, tarteka 90 kilometro orduko boladak eta 6 metroko olatuak espero ditue lehenengo bi egunetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!