Jérémie Beyouk bertan behera itxi dau Vendee Globe estropadea

Bizkaie! 2008-11-26 14:51   Euskaldunak munduan

Jérémie Beyou (Delta Dore) gaur goizean heldu da Brasilera, eta bertan Vendée Globe estropadea (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzarik barik) bertan behera itxiko dauela aurreratu dau.

Jérémie Beyou (Delta Dore) gaur goizean heldu da Brasilera, eta bertan Vendée Globe estropadea (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzarik barik) bertan behera itxiko dauela aurreratu dau. Beyou Brasilerantz abiatu zan pasa dan astelehenean, mastan haustura bat eukala konturatu zanean. Frantziarrak kanpoko laguntzarik barik konpontzeko kapaz izango zala eta holan estropadan jarraitu ahal izango ebala pentsau eban, baina azkenean ez da holan izan.

'Nire taldeagaz berba egin ondoren, ezinezkoa da nik bakarrik konpontzea, beraz, bertan itxaroten ari dira Delta Dore taldeko kideetako batzuk eta bertako talde bat be' azaldu dau skipper frantziarrak.

Egoera honek estropadearen gogortasuna azaltzen dau barriro be. Hasi zanetik hamazazpi egun besterik pasau ez diranean, bost dira dagoeneko matxura larriengaitik bertan behera itxi behar izan dabenak. Kontuak kontu, flota hogeita bost parte-hartzaileetara murriztu da.

Loïck Peyronek (Gitana Eighty) jarraitzen dau estropadako lehenengo postuan eta Sébastien Joss (BT) oso hur dauka, 17 miliatara, hain zuzen.

Unai Basurko (Pakea Bizkaia), barriz, hamazortzigarren postuan dago eta 11 korapiloko abiadureagaz nabigatzen, eta bere aurretik 60 miliatara dagoan Steve White (Toe In The Water) atrapetan saiatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu