Unai Basurko etxetik gero eta hurrago
2009-01-12 11:23 Euskaldunak munduanGaliziako Baionan egonaldi laburra egin ostean, gaur edo bihar itsasoratuko da Unai Basurko (Pakea Bizkaia) azken itsas-miliei aurre egiteko eta ezustekorik ezean, datorren astegoienean, urtarrilaren 17an ala 18an helduko da Getxora.
Galiziako Baionan egonaldi laburra egin ostean, gaur edo bihar itsasoratuko da Unai Basurko (Pakea Bizkaia) azken itsas-miliei aurre egiteko eta ezustekorik ezean, datorren astegoienean, urtarrilaren 17an ala 18an helduko da Getxora.
Itsasoan lehorrera bueltau barik, nabegazinoan 55 egun emon ondoren, horreetatik 28 Vende Globe estropadan, urtarrilaren 3an heldu zan Portugaleko Cascaiseko portura eta hiru egun egin zituan bertan. Deskantsau eta Pakea Bizkaia proiektuko taldekideen laguntzinoagaz barkua atontzeko astia izan eban Unai Basurkok.
Hortik aurrera, urtarrilaren 9an, Galiziara, Pontevedrako Baionako portura heldu zan. Parte meteorologiko onen zain dago portugaletearra, Finisterreko Lurmuturra atzean itxi eta Bizkaiko Golkoan gitxieneko seguridadeagaz sartzeko.
Ezustekorik ezean, datorren astegoienean, hilaren 17an ala 18an helduko da Pakea Bizkaia Getxoko portura.
Bien bitartean, Vende Globe'08ko estropada buruan dagoan Michel Desjoyeaux-i (Foncia) 5.000 bat itsas-milia falta jakoz helmugara heltzeko; honezkero, Atlantiko itsasoan gora dator Hornos Lurmuturra atzean itxi ostean.
Vende Globe, munduari itzulia, bakarka eta kanpoko laguntzino barik, sano gogorra da beti eta horren adierazgarri, pasa dan zemendiaren 16an, Les Sables d'Olonnetik 30 skipper abiatu ziran eta egun, 12 baino ez dagoz estropadan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!