Etenbako babes mezuek Pakea Bizkaia etxerantz bultzatzen dabe
2008-12-10 10:52 Euskaldunak munduan'Unaik hartu eikean erabagi bakarra hartu dau, hegoaldeko itsasoan lema bategaz bakarrik nabigatzea oso arriskutsua baita. Danok bagenkian legez, erabagi honen ondoren, Basurkok kalidade handiko nabigatzailea dala erakutsi dau barriro be', baieztatu dau Denis Horeauk, estropadako kirol zuzendariak.
Vendée Globe (Munduari bira belaz bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzarik barik) estropadea bertan behera ixteko erabagia hartu ondoren, Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) iparralderantz jarraitzen dau etxeraino Pakea Bizkaian heltzeko esperantzeagaz. Estropadatik kanpo gelditzeak dakarren nahibagaren ondoren, Basurkok Ciudad del Caborantz jo eta bertan bere ontzia konpontzeko aukerea baztertu dau. Nabigatzaile portugaletetarrak nabigatzen jarraitu nahi izan dau, ontziagaz etxeraino heldu nahi dau, holan bai ontziagaz eta bai beragaz eta itsasoagaz barriro be topo egiteko.
Bien bitartean, estropadako antolakuntzeak eta beste lehiakideak nabigatzaileak pasa dan domekan hartu eban erabagi gatxagaz bat etorri dira. 'Unaik hartu eikean erabagi bakarra hartu dau, hegoaldeko itsasoan lema bategaz bakarrik nabigatzea oso arriskutsua baita. Danok bagenkian legez, erabagi honen ondoren, Basurkok kalidade handiko nabigatzailea dala erakutsi dau barriro be', baieztatu dau Denis Horeauk, estropadako kirol zuzendariak.
Estropadako lagunkideak be bat datoz Unairen erabagiagaz eta Pakea Bizkaia kanpoan gelditzea penagarria dala dinoe. Hona hemen estropadan jarraitzen daben nabigatzaileek bialdutako mezuetariko batzuk:
Dee Caffarik (Aviva): 'tamalgarria da, Artemiseri desafietan ari baitzinan. Erabagi gatx hau hartu ondoren lasaiago egotea espero dot. Orain, hemendik lau urterako estropadea planeatzen hasi behar dozu. Hemengoan faltan botako zaitut. Zaindu zaitez'.
Rich Wilson (Great American III): 'desilusionauta nago estropadea bertan behera ixten dozula dinoen barriagaz. Arazoa ulertzen dot, Hegoaldeko itsasoan konpontzea oso gatxa da. Konbentziduta nago, zure erabagia, erabagi gatxa izan arren, benetako nabigatzaile baten erabagia dala. Estropadea bakartiagoa izango da zu barik, baina nik, zure laguna izanik, zure parte bategaz eta Pakea Bizkaiaren parte bategaz nabigauko dot. Kontuz nabigau, lagun'.
Armel Le Cléach (Brit Air): 'badakit momentu gogorrak zizi dozuzala eta zugan pentsetan dot. Sekulakoa da estropadea momentu honetan ixtea, baino ezin zenduan lema bakar bategaz jarraitu. Nabigatzea oso gatxa da, segundo bakar batean dana aldatu daitekeelako... Momentu honetaraino estropada on bat egin dozu. Bidaia ona opa deutsut. Laster arte'.
Basurkok Bernard Stammegaz (Cheminees Poujoulat) dauen adiskidetasuna suitzarraren familiak bialdutako berbetan nabarmentzen da: 'oso oso triste gagoz, estropada gogorra da, ondo ezagutzen dogu... etxera onik heltzea espero dogu. Animo'.
Suitzarrak be ezagutzen dau estropadea derrigorrez bertan behera ixtearen sentsazinoa, 2000-2001ean pasau jakon eta.
Lehiakideen berba horreez gan, nabigatzaile portugaldarrak ehunka mezu jasoten ditu mundu osotik, bai www.pakeabizkaia.com web orrialdetik eta bai proiektuko komunikazino bulegotik be. Mezu horreek guztiek, Unaik gogo handiz eta animoz etxerantz nabigau daian laguntzen dabe.
Estropada honen gogortasuna edizinoz edizino ixten dituan datuetan ikus daiteke. 1989tik, estropadea hasi zaneko lehenengo urtea, eta 2008ko zemendiraino, azkeneko urtekerea, 117 izan dira abentura honetan parte hartu daben nabigatzaileak. Horreetatik, 48k bakarrik lortu dabe Munduari Bira emotea, eta 43k ezin izan dabe amaitu. Bi skipperrek bizitza galdu dabe estropada honetan, Nigel Burgués, 1992-1993ko edizinoko lehenengo egunetan Bizkaiko Golkoan itota topau ebena, José Luis de Ugartek parte hartu eban edizinoan, hain zuzen, eta Ferry Roufs, hilda bezela deklarau ebena 1997ko urtarrilean ozeano Antartikoan desagertu ondoren.
Marc Thiercelin (Dcns) edo Alex Thomson (Hugo Boss) lako izen ezagunak, edizino hau bertan behera ixteaz gan, azkenekoa be ezin izan eben amaitu, 2004-2005ekoa. Arazo teknikoengaitik biek bertan behera itxi behar izan eben estropadea, Thiercelinek (Dcns) Zeelanda Barrian eta Thomsonek (Hugo Boss) Ciudad del Cabon gelditu behar izan eban.
Raphaël Dinelli, Thierry Dubois eta Patrick de Radiguès lako beste nabigatzaileak be badakie zer dan estropadea bertan behera itxi behar izatea. Guztiek bi alditan itxi behar izan dabe estropadea. Loïck Peyronek (Gitana Eighty) bigarren edizinoan itxi behar izan eban (1992-1993), lau urtez bigarren postua lortu izan ondoren.
2008-2009 Vendée Globeren amaierea uste baino lehen heldu da Basurkorentzat, baina euskal nabigatzaileak eta Pakea Bizkaiak erronka barriak preparetan jarraituko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!