Loïck Peyronek Gitana Eightyren masta galdu dau
2008-12-11 11:40 Euskaldunak munduanVendee Globe estropadea hasi zanetik 31 egun pasau ondoren, Peyron bere ontziko masta galtzen dauen laugarren lehiakidea da.
Unai Basurkok (Pakea Bizkaia) bertan behera itxi ondoren, Vendée Globe estropadeak bere gogortasuna erakusten jarraitzen dau. Gaur eguerdian, faboritoetako batek, Loïck Peyronek (Gitana Eighty), 14:00ak aldera masta galdu dauela jakinarazo deutse antolatzaileei.
'Dana ondo egoan, 30 korapiloko haizeakaz nabigatzen ari nintzan eta izur bat neroian bela nagusian. Kabinan nengoan eta zarata handi bat entzun dot, masta izango zala pentsau dot orduan. Kabinatik urten eta zati askotan apurtuta egoala ikusi dot: ezpeleta bakarrik gelditu da, belak uretan egozan. Karbono zati asko egozan leku guztietatik, baina kroskoan ez egoan ezelako arazorik, horregaitik nabigatzen jarraitu ahal izan dot. Iparralderantz abiatuko naz erabagi bat hartzeko' inoan Peyronek arratsaldean.
Estropadea hasi zanetik 31 egun pasau ondoren, Peyron bere ontziko masta galtzen dauen laugarren lehiakidea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!