Pakea Bizkaiak lehenengo denporale handia gainditu dau Vendee Globen

Bizkaie! 2008-11-12 09:58   Euskaldunak munduan

'Benetan gogorra izan da, inguru honetako gogortasuna ondo ezagutzen dogu eta bagenkian hau pasau eitekeala. Orain haizea lasaitzen doa eta nabegazinoa hobea da. Oso ondo nago, ontzia be bai baina hau hasi baino ez da egin' adierazo dau Unai Basurkok

Vendée Globeko (Munduari bira belaz, bakarka, eskalarik eta kanpoko laguntzarik barik) seigarren edizinoa hasi zanetik bi egun bakarrik pasau diranean, bederatzi dira dagoeneko arrazoi debardinengaitik urtekera porturantz jo behar izan daben ontziak.

Aurreikusita egoan legez, lehenengo miliak oso gogorrak izan dira eta skipperrek (nabigatzaileek) ez dabe izan ez ingurunera eta ez euren ontzietara moldatzeko denporarik. Eguraldiak ez dau bape lagundu eta 40 eta 55 korapilo arteko hego-mendebaldeko haize boladak eta 6-8 metroko olatuak izan dira ontzien flota 30etik 21era murriztu dabenak. Izan be, parte harzten dagozan 30 belaontzietatik bederatzik kalte handiak izan ditue eta estropadea hasi zan portura jo behar izan dabe.

Estropadea irabazteko faborito ziran nabigatzaile batzuek be kalteak izan ditue eta urtekerako portura bueltan joan dira. Estropadan jarraitzeko gatx izango dabenak edo eta estropadea bertan behera itxi beharko dabenen artean bere herrian idolo bat eta mundu mailako bela ozeanikoan erreferente bat dan Marc Thiercelin (DCNS) frantziarra eta bere herritarra dan Kito de Pavant (BEL taldea) bela munduan beste fenomeno bat dana dagoz.

Hasierako denporale edo ekatx honetatik 'librau' diran beste parte-hartzaileak, barriz, Finisterre Lurmuturra pasau eta Madeirara bidean dagoz honezkero, baita Unai Basurko portugaletetarra (Pakea Bizkaia) be.

Denporaleari bi egunetan zehar aurre egin ondoren, orain hasi da Basurko estropadearen pultsua hartzen. 'Egun honeetan ezin izan dogu estropadan 'sartu', ahal dan moduan aurrera egiten baino ez gara ibili eta orain nabegatzen hastea eta estropadan sartzea espero dot' adierazo dau Unaik telefonoz. 'Benetan gogorra izan da, inguru honetako gogortasuna ondo ezagutzen dogu eta bagenkian hau pasau eitekeala. Orain haizea lasaitzen doa eta nabegazinoa hobea da. Oso ondo nago, ontzia be bai baina hau hasi baino ez da egin'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu