Sailkapenean bigarren joian Roland Jourdain erretirau egin da

Bizkaie! 2009-02-02 16:40   Euskaldunak munduan

Roland Jourdain-ek (Veolia Environnement) gaur goizean jakinarazo dau Vendée Globe bertan behera itxi dauela. Nabigatzailea, bigarrena sailkapenean, Azoreetara ailegau da eta barkuaren gilan daukan arazoaren ondorioz Les Sables d´Olonneko porturaino ezin izango dala ailegau ikusi dau. Jourdain helmugatik 1.200 miliara egoan.

Roland Jourdain-ek (Veolia Environnement) gaur goizean jakinarazo dau Vendée Globe bertan behera itxi dauela. Nabigatzailea, bigarrena sailkapenean, Azoreetara ailegau da eta barkuaren gilan daukan arazoaren ondorioz Les Sables d´Olonneko porturaino ezin izango dala ailegau ikusi dau.

Erabagia gatxa izan da, nabigatzen 84 egun iraun ondoren, horreetatik 47 bigarren postuan, Michel Desjoyeaux txapeldunaren atzetik. Baina frantziarraren lehentasuna bere burua eta barkua arriskuan ez jartea izan da beti. Hurrengo orduetarako eguraldiaren iragarpena ez da ona, 50 korapiloko haizeakaz eta 10 metroko olatuakaz; eta skipperrak erabagi dau holan ezin dauela aurrera egin. 'Honaino irauli barik ailegetako subertea euki dot eta ez dot suberte horretaz gehiago abusauko. Gogorra da estropadea bertan behera itxi behar izatea, baina gogorragoa izango litzateke portu batean gelditzeko aukerea euki eta 24 ordu geroago irauli eta ontzia itxi behar izatea', esan dau nabigatzaileak gaur goizean.

Jourdain helmugatik 1.200 miliara egoan eta orain 50 miliara dagoan Punta Delgadarantz doa, San Miguel ugartean. Gaur arratsaldean ailegauko ei da.

Gauzak holan dirala, Armel Le Cléac´h (Brit Air) sailkapeneko bigarren lekura pasau da, helmugatik 1.416 miliara, eta honen atzetik Samantha Davies (Roxy) dago, Les Sables d´Olonnetik 2.418 miliara. Michel Desjoyeaux-en (Foncia) garaipenaren ondoren, abentura hau hasi eben 30 nabigatzaileetatik 10 dira oraindino munduari bira hau amaitzeko aukerea dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu